Zerrendara itzuli

Albiasuko behatokia

Larraun bailara

Oinez | Bizikletaz
Lurra leuna
Markaturiko ibilbidea
Erraza
Erraza
Bai

10 km
2:25' a pie

PR - NA 86

Lekunberri – Albiasu – Baraibar – Iribas - Lekunberri
Goizeko txango interesgarria dugu honako hau: Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerrora iritsi, eta Albiasuko balkoiraino ailegatzea. Txango honetatik eramanen dugun oroitzapen hoberena “Errazkingo zokoa” izanen da, Araitz ibar koloretsuko bazter batean dagoena, baita zuhaiztien paisana ederra ere. Hartan herri, baserri eta bordak nahasita daude Malloen harresi gaitzaren azpian. Ibilbidea laua eta atsegina da, denentzat egokia. Mendiko bizikletaz ere egin daiteke.

0,00 h.-0,000 Km. -1- LEKUNBERRI (570m).
Geltokitik abiatu eta Plazaolaren bide zaharra hartuko dugu alde zaharreraino. Ondoren Albiasuko errepidetik joko dugu, aldeetan harizti, pagadi, pinudiak eta belar soroak ditugula, ia-ia laua den bidean barna. (Aurreikusia dago zati hau egokitzea, errepidearen eskuin aldean dagoen bidea
baliatuz, eta horrela asfaltozko 3,3 km kenduko dira).

0,35 h.-3,300 Km. -2- ALBIASU (620m).
Herriko sarreran, hartu ezkerretara (mendebaldea) -ikuspegi eder-ederrak-. Gora jarraituko dugu bazkaleku artean, Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroan bertan
gaudela.

1,00 h.-4,360 Km. -A-
Baraibar eta Albiasu arteko muga. Pisten bidegurutzea. GR 20arekin lotzen da (Aralarko itzulia). Araitz ibarra eta Malloak ikusteko behatoki aparta. Ezkerretara jarraituko dugu, hasieran aldaparik ez duen pista hartuz.

1,10 h.-5,100 Km.
Iturrarango erreka. Aurrerago aska bat dago. Pistak belar soro artean egiten du gora. Goian, bidegurutze batean pista ezkerretara utzi eta Baraibarrera jaitsiko gara.

1,30 h.-6,400 Km. -3- BARAIBAR (640m).
Iturritik goraxeago, ezkerretara, kontzentrazio pista batek Iribas aldera eramanen gaitu, hesitutako belar soro artean, ia laua den bidean zehar.

1,40 h.-6,900 Km.
Burdinazko langa. Baraibar eta Iribas arteko muga

1,55 h.-7,800 Km. -4- IRIBAS (623m).
Frontoiaren ondotik herria gurutzatu eta errepidea hartuko dugu Lekunberriraino. Urmaela eta parkea.

2,25 h.-10,100 Km. LEKUNBERRI (570m).
Plazaolaren geltoki zaharra.