Sozio-ekonomiaren azalpena.

SOZIO-EKONIMIAREN AZALPENA

Plazaola Partzuergo Turistikoan dauden herri eta eskualdeek azken urteotan aldaketa nabariak izan dituzte, batez ere demografian eta sozioekonomian.

Partzuergo honetako udaletan 10.000 biztanle ditugu. Azken hamarkaketan herrietatik hirietarako joera izan da nagusi, hirietako aukera eta abantailek bultzatua; gaur egun, ordea, joera hori moteldu egin da eta berriz atzera herrietarako interesa handitzen ari da. Interes horrek ondorio batzuk ekarri ditu: enplegua sortu edota finkatzea zonaldean bertan, zerbitzuak ugaritzea, etxebizitzarako aukera berriak… azken batean, landa-ingurunean bizimodu duina izateko apostu egitea.

Zonalde honetan betidanik lehen sektorea –nekazaritza eta abelzaintza- izan da bertako aktibitatearen ardatz nagusia. Gaur egun, ordea, oso bestelakoa da.

Eskualde bakoitzak garapen sozioekonomiko ezberdina izan du.