Pertsonaiak


Orixe, Euskal Herriko olerkaria
Jatorriz gipuzkoarra bazen ere (hurbil dagoen Orexakoa), Nikolas Ormaetxea, Orixe, Uitzin eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Bertatik abiatu zen Jesusen Konpainian sartzeko; erlijio-ordena hau 1923an utzi zuen. Bere bizitzaren garai honek eta jaso zituen heziketa gizatiarra eta jesuiten heziketa erlijiosoak guztiz markatu zuten bere jarduera pertsonala.

Euskaran aditua, biografiak, tratatu eta olerkiak idatzi zituen maisua, hainbat eta hainbat liburu euskaratu zituena. Euskarazko aldizkari garrantzitsuenetan ere esku hartu zuen, eta Euskaltzaindiko kide izan zen.

Bere lanik nagusienean, Euskaldunak izenekoan, 1936ko Espainiako gerra zibila aurretik idatzia baina 1950era arte argitara eman ez zen molde homerikoko olerki luzean, xehetasun eta maitasun guztiarekin, herriminez, bere haurtzaroko Uitziren bizitza eta ohiturak deskribatu zituen.


Angel Urrutia Iturbe
Lekunberrin jaioa, 1933an. Iruñean hil zen 1994ko maiatzaren 11n. 1963an Morea edizioak sortu zituen eta hortxe argitaratu zituen bere lehen bi liburuak.

“Rio Arga” aldizkariaren sortzailea, editorea eta zuzendaria izan zen 1976-1983 urteetan.

“Medialuna” argitalpenen bazkide-sortzaile, editore eta zuzendari 1990 urteaz geroztik.

Olerkari eta antologoa izan zen; sormeneko 9 lan ditu eta 8 antologia.