Natura eta paisajea

Nafarroako Mendialdeko inguru honi geografoek ipar-mendebalde hezea edo Nafarroa heze kantabriarra eta azpikantabriarra deitzen diote. Izan ere, hezetasuna eta euri ugari dira bertako klimaren ezaugarririk nabarmenenak eta honek eragin zuzena du landaretzan eta bertako biztanleen bizimoduan. Bestalde, Nafarroako ipar-mendebaldean dago eta kantabriar eta azpikantabriar gisa defini daiteke itsaso horrekiko duen hurbiltasunagatik, izan ere haran hauetatik bik, Leitzaran eta Araitzek, hartara isurtzen dituzte beren urak.

Geografikoki eta historikoki lurraldea ibai nagusiz zeharkatutako haranez osatuta dago. Aipatu ibai hauek batzuetan beren haranei izena ematen diete: Larraun, Ultzama, Basaburua eta Leitzaran. Ez da gauza bera gertatzen Imotzen nahiz Araitzen kasuan; lehena Larraun ibaiak eta bigarrena Araxes ibaiak zeharkatzen dituzte.

Paisajeari dagokionez, guztiz mendikoa da; gailurra mila metro ingurukoak dira, nahiz eta zenbait hortik gorakoak izan, Aralarkoak kasu: Irumugarrieta, 1.427; Aldaon, 1.411; Boin, 1.353; Artxueta, 1.343, eta abar. Herriak, berriz, Goldaratzen 743 metroetatik Beteluren 239 metroetara bitarte horretan kokatuta daude itsasoaren mailarekiko.