Historia eta artea

Gure iraganaren aztarnak.

Gure historia ezagutu, bitxikeriaz beteta eta Nafarroako erresumara estu lotuta dagoena. Auzokoekin eta gipuzkoarrekin izandako liskarrak eta guda karlistetan jazotako gerra-gertaera garrantzitsuak.


Espiritualtasunez betetako artea. Aurre-historiako lehen dolmenetatik hasita, San Migel Santutegiaren erretaula erromanikotik eta eliza protogotiko eta gotiko ugarietatik igarota, tenplu errenazentisten adibideetara eta aro barrokoko beste hainbat tenplutara iristeraino. Eta, jakina, baita arte neoklasikoaren zenbait adibide interesgarri ere.



Horrez gain, arte zibilak jauregi-etxe gotiko ederrak (Lekunberriko Alkatenea, kasu), errenazentistak eta batik bat barrokoak ditu bere ondarean, hala nola Aldatzeko Juanmartiñena.