Arkitektura erlijiosoa. Aralarko San Migel

ARKITECTURA ERLIJIOSA

Hona erlijio-arkitekturaren erakusgarri batzuk, garaia eta zonalde irizpideak jarraiki.

Erdi aroko eraikinak
Eraikuntza txikiak dira, harri ederrak eta kanpoaldea errustikoa dute, gehiegikeriarik gabekoa.
Gehien-gehienak XIII, XIV eta XV mendeetakoak ditugu.
Larraungoak. Ondoko herriotan ditugu elizak: Alli, Arruitz, Azpirotz, Iribas, Lekunberri, Oderitz, Aldatzen (parrokia zaharra) eta Lezaetan.
Araizkoak: Arribe, Gaintza, Uztegi eta Beteluko portalea.
Basaburukoak: Beruete, Itxaso, Igoa, Erbiti, Gartzaronen eta Udaben.
Ultzamakoak: Belateko Monasterioa.

Eraikin errenazentistak, barrokoak eta neoklasikoak
Larraungoak: Astitz, Baraibar, Etxarri, Uitzin eta Mugiron.
Basaburukoak: Igoan, Orokietan eta Iabenen.
Leitzan: XVI mendeko eraikina, XVIIIan berritua.
Ultzamakoak: Alkotz, Arraitz, Zenotz, Eltson eta Larraintzarren.

XIX eta XX mendeetako eraikinak
Ultzamakoak: Auza, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Juarbe, Lizason eta Urrizolan.
Larraungoak: Albiasu, Aldatz (Klarisak), Aldatz (parrokia), Errazkin, Gorriti, Lekunberrin (Klarisak) eta Madotzen.

Herri gehienetan ikusgai ditugu baseliza ederrak, arimek hartara eramandako paraje zoragarrietan.
Ahal dela, ikus itzazue erlijio-eraikinak barrendik; maiz hartuko dituzue eta ustekabe atseginak.

Larraungo haraneko Erdi Aroko elizak 
Alli, Arruitz, Azpirotz, Iribas, Lekunberri eta Oderitzek XIII. Mendetik XIV.era bitarteko Erdi Aroko elizak gordetzen dituzte gaur egun. Landa-leku xumeetan kokatutako eraikin horien edertasuna mendez mende bizirik atera da muga-toki izateagatik inguru horrek jasandako gerretatik.

Herri ugarik izan dituzte Erdi Aroko erlijio-eraikinak. Suteek eta liskarrek ia guztiak suntsitu dituzte. Eliza guztiak nabe bakarreko eraikinak dira, tamaina txikikoak, oso leiho gutxikoak, landatartasunez eta apainduar eskasez, sarrera nagusiak barne hartzen dituzten zutabeetan izan ezik, iguratutako ermitaren kanpoko irudia ematen dutenak. Ziur aski arerioaz ohartarazteko erabilitako bertako dorre-kanpandegi sendoak ondoren eraikiak dira. Goi-buruetako leihoetan oraindik ere antzeman daiteke apainduraren bat.

Monumentu horietako batzuk egoera hobezinean daude. Beste batzuek, aldiz, ez dute halako zorterik izan. Nolanahi ere, guztiek dute zerbait berezia eta aipagarria, hala nola, Iribasko arkupe apainduak, Arruitzeko harraskak, Oderitz eta Azpirotzeko goi-buruek, Alliko elizako gurutze-egiturak -forma hori duen bakarra eta nabe bakarreko Erdi Aroko lehen eraikuntzaren ondoren eraikia- edo Lekunberriko elizaren erretaula barrokoak. Denek dituzte garaiko bataio-harraskak, landatarrak eta apainduraren bat dutenak, eta haiek eraiki ondorengo erretaulak - batzuk errenazimentukoak eta beste batzuk barrokoak eta XIX. mendekoak-.

Guztien kokapen hobezinak inguruko paisajeaz gozatzera eta bertara iristen diren bideska guztiak ibiltzera bultzatzen du. Txango zoragarri horrek aipatutako eraikinetan jasotako artearen edertasuna antzematea ahalbidetzen du.

Bestalde, Larraungo haranaren eskumenetik kanpo badago ere, Aralarko San Migel aipatu beharra dago derrigorrez, eraikin batik bat erromantikoa baina aurreko arrastoak (korilingioak) eta ondorengoak ugari zituena. Santutegiko aldarean nagusitzen den erretaula, XII. mendekoa, bertako altxorraren elementu aipagarrienetakoa da, bai eta Europako esmalte-lan garrantzitsuenetakoa ere


ARALARKO SAN MIGEL

Artxueta mendiak babestuta, honen oinetan hedatzen den lautada txiki batean, San Migel santutegia dago, Arakil mendiartearen gainaldean eta San Donatoren aurrez aurre. Bertaraino Lekunberritik igotzen den errepidea iristen da.

Kondairez inguratuta dagoen bere jatorria gaur egun ikus dezakegun santutegia baino askoz ere lehenagokoa izanen da seguruenik ere. Nahiz eta IX. mendeko tenplu karolinjio baten aztarnak daudela dirudien, eraikia izan zela erakusten duten lehenengo data dokumentatuak 1032. urtekoa, Antso Handia erregearen dokumentu batean jasota, eta 1074. urtekoa dira, gaur egungo eliza erromanikoaren lehenengo dedikazioaren data. Santutegia 1141. urtean bukatu zuten eta barnean duen elizatxoa, Teodosio Go-ikoaren kondairaren herensugeak ihes egiteko erabili zuen osin txiki baten ahoa gordetzen duena, geroagokoa da, XII. mende bukaera aldekoa.

Kanpoaldera hiru abside, erdikoa poligonala, eta eliz atari estali eta itxi moduko portada estalia du. Hiru nabe ditu, aipatu dugun kapera erdiko nabearen barrualdean eta zeharkako nartex bat; honetara nabeetako hiru ateek ematen dute.

Santutegiaren barnealdea polita bada ere, hau bezain polita dira barneko elementuak: San Migelen irudi-erlikitegia, gurutzea buru gainean duela eta osoki zilar gainurreztatuz estalia, eta Europako esmaltegintzako obrarik gailena den XII. mendeko esmalte erromanikoko aurrealde edo frontala. Jesus besoetan duen Andre Maria Birjinaren mandorla du buru, ebanjelarien sinboloez inguratuta eta hauekin batera apostoluen 12 esmalte, errege-magoak, aingeru bat eta identifikatu gabeko beste bi irudi. 1979an lapurtua izan zen eta 1981ean berreskuratua.

Santutegiaz gain, Hirutasun Txit Santuaren omenezko baseliza dago absidearen aurrez aurre. Santutegiari itsatsita, kaperauaren etxea eta ostatu eta aterpetxe bat.