Kultura

Arbasoen kultura eta ohiturak.

Arbasoen kultura eta ohiturak.

Euskara da gure hizkuntza naturala, eta duela urte gutxira arte, hori izan da hizkuntza bakarra haran hauetako biztanleentzat.

Inguru honetako herrietan nekazaritza da nagusi, eta aukera ematen dute euskal kultura, tradizioz eta  betetako jai familiar jatorrak, landa-kirolak, “ingurutxo” dantza eta bizimodu tradizionalekin lotutako beste hainbat ohitura eta bitxikeria ezagutzeko. 

Hamaika kondaira entzungo ditugu. Horietan, Aralar dugu leku mitiko nagusia, eta pertsonaiak, berriz, herensugeak, lamiak, sorginak eta jentilak. Horrek guztiak leku pribilegiatu batean gaudela gogorarazten digu, inguruko naturaren isla den gastronomia ezin hobea duena. Bisitariei errezetetako batzuk probatzera eta plater gozo hauek dastatzera gonbit egiten diegu...