Zerrendara itzuli

Iribasko iturburuak

Larraun bailara

Oinez
Lurra desnibelekin
Ondo mugatutako seinalizazioa
Erraza
Bai

5 km
1:20 h.

SL

Iribas – Aitzarrateta – Sarbegia – Lezegalde – Basakaitz - Iribas
Zirkulu formako ibilbidea dugu hau, eta paseo erosoa eginez –azkeneko 300 metroko maldan izan ezik- Iribasko iturburuak bisitatuko ditugu. Aralar mendiko ur asko kareharrizko zoruan iragazten dira, eta Iribasko iturburuetatik ateratzen: Aitzarratetan (Ertzilla ibaiaren sorburua) eta Basakaitzen (Larraun ibaiaren sorburua).

0,00 h.-0,000 Km. -1- IRIBAS (620m).
Herriaren sarreran dagoen aparkalekuan hasten da ibilbidea. Handik elizarantz joanen gara. Inguru horretatik ikuspegi zabala izanen dugu, Uhantxoko ibarra eta iturburuen eskualdearena (Iribasko iturburua edo Basakaitz izenez ezagutua). Hegoaldera jo, herria utzi eta, zelaian,ur biltegiaren ondotik doan pista hartuko dugu.

0,12 h.-0,800 Km. -A-
Bidegurutze bat topatu eta eskuinetara igotzen den pista aukeratuko dugu. Aldapa horretako gainaldera ailegatuta, beste bidegurutze bat aurkituko dugu, eta iturburuaren amilburu harritsua agertzen den tokian kokatuko gara. Ezkerreko bidea hartuz, Arotzeneko bordaraino jaitsiko gara, eta handik hego-ekialdera jarraituko dugu, pista batean zehar. Pistak pixka batean behera egin eta gero zelaian jarraituko du Aitzarratetako iturbururaino. Han horma handia ikusiko dugu, makurtua. Haren beheko aldean jaiotzen da Ertzilla ibaia.

0,30 h.-2,000 Km. -2- Aitzarratetako iturburua.
200 bat metro atzera egin eta eskuinetarajoko dugu, Aiztondoko zelaietatik, Ertzilla ibaiarenondotik. Ibaiak zeharkatzen duen ibar txiki honetanhan-hemen hazten dira gaztainondo, haritz etahurritzak. Ibaian behera eginez, bidea hariztiartean barneratzen da, eta mehartzen, gero etasakonagoa den ibaiaren ondoan. Barrenean, ezkerrekobazterrean, Urgoxoko iturburu txikia jaiotzenda. Ibaiak, aurreraxeago, bihurgunea egiten duezkerretara, galdera ikur baten antzera, haritzezbetetako “penintsulatxoa” inguratuz. Ibai borneanadarrak ikusten dira pilaturik: Ertzilla ibaiko Irakirensten dituen zuloa edo sarbegia da; jaio etakilometro bat eginik desagertu egiten da ibai hau.

0,45 h.-3,000 Km. -3-Sarbegia.
Ertzilla ibaiak gainezka egiten duenean baliatzen duen ibilgulehorra zeharkatu, eta bide batetik igoko gara, malda txikian, pista batera iritsi arte (metro gutxi dira). Pista hartuko dugu, eskuinetara eta gora egiten duena, eta berehala utzi eta ezkerretara dagoen beste bat hartuko. Bide lau samar horretatik Lezegalde leizera ailegatuko gara. Han barneratzen dira, ur-jauzi ikusgarrian, Ertzilla ibaiaren urak, asko handitu eta gainezka egiten duenean.

0,55 h.-3,600 Km. -4-Lezegalde leizea.
Hemen, aukera dugu ibilbidearen lehen zatikopista berriz ere hartzeko, gora egin eta Iribasaitzultzeko. Ibilgu lehorretik jarraituko dugu, Uhantxokoibarretik Basakaitzeraino (Larraunen iturburua)doana. Han ikusiko dugu nola zenbaititurbururen urek, elkarturik, Larraun ibaia sorteenduten.

1,05 h.-4,300 Km. -5- Basakaitz.
Iribasen azpian dagoen malda pikoan gora eginen dugu, aparkalekura iritsi arte, Alli eta Iribas herriak lotzen zituen bide zaharretik.

1,25 h.-5,000 Km. IRIBAS.

Aparkalekua.