Herriguneko etxe tradizionala, 2008an berritua estrukturak errespetatuz, aurreko larrainan zabuak eta frontoia daudelarik. Urbasa, Andia eta Aralar parke naturalez inguratua dago.
Beheko solairuan sarrera dauka. Lehen solairuan: 2 gela bikoitz eta ohe handiko bat, 2 komunak(ile-lehorgailua), egon gela zabala telebista eta DVDarekin, eta beheko suarekin, sukaldea erabat hornitua. 2.solairua ganbaran dago: ohe handiko gela bat, komuna, jolasteko eta irakurtzeko gela bat.
Sehaska eta 2 ohe gehigarri jartzeko aukera dago.
Kokapena: Herriaren erdialdean kokaturik dago, 40 biztanle duen herrixka batean.
Iruñatik 20 minututara, Donostiatik 40ra eta Gasteiztik 45ra, autobiatik joanda.
Egurra: lehendabiziko saskia dohainik gainerakoak 6€.
Leku kopurua: 8+2.
Erreserba baldintzak: fidantza 100€. Ordainketa eskudirutan egingo da (fidantza kontuan izan gabe).