Zerrendara itzuli

Areso

Areso

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Aresoko bestak Jasokundearen omenez ospatzen dira abuztuaren 15ean. Irailak inguru, herriak enkante baten bidez, pagauso usategi postuak zozkatzen ditu urtero.

Autobiaz beste aldean, Ulizar mendi inguruetan, bere urak Leitzaran ibaira eramaten dituen Astomela errekastoaren gainaldean, Areso herria dago, 300 biztanlerekin.

Aresoko etxeei dagokienez, batzuk aldapa gogorrean daude, Eliza goialdean dutela, eta besteak, berriz, AstomelaMatxain errekastoak zeharkatzen duen ordoki batean, erabatekoa ez bada ere. Herria baserri askotan zabaltzen da, hirigunearen inguru (lehen lau "Kuarteletan" banatuta: "Iparraldea, Egoaldea, Ekialdea eta Mendebaldea").
Herriaren hirigunean beheko partean lau solairuko Udaletxea dago; behealdean arkupeak eta teilatupean armarri rococoa dituena. Interesgarria da garbitegi oktogonal bitxia, berreskuratu berria. Eliza, Andre Maria Birjinaren Jasokundearen omenez eraikia, frantziarren erre zuten 1794. urtean Konbentzioaren gerran. XIX. mende hasieran berritua izan zen.

Udalbarrutian, herritik urrun samar, ordea, Ulizar mendian, Gipuzkoaren muga ondoan eta Aresotik ipar-mendebaldera Santa Kruz baseliza dago, luzanga eta herri-estilokoa.

Aipatzekoa da autobiaren mendebaldera dagoen bide zahar bat, "Napoleonen Bidea" izenarekin ezaguna. AstomelaMatxain errekastoa jarraitzen du eta Areso eta Gorriti herriak lotzen ditu. Bide honek Zubiberrieta eta Iturbeltza eskualde bereziak zeharkatzen ditu, eta bertatik erromatar burdinola baten eta irin errota zahar baten aztarnak ikusi ahal dira.