Zerrendara itzuli

Leitzalarrea

Leitza

Oinez
Lurra desnibelekin
Markaturiko ibilbidea
Erraza
Bai

6,6 km.
1:45 h.

SL

Ixkibar – Aritzaundi – Urdola – Sarasainbizkar – Izaieta - Ixkibar
Leitzalarreko basoetan barnako ibilbidea, Leitzako herri-mendian, herritik 8 kilometrora. Ibilbide honetan haritz gaitz eta mitiko baten hondarrak ezagutuko ditugu. 1888. urtean bota zuen ekaitz batek, eta zuhaitzak inguruari izena eman zion: Aritzaundi. Horretaz gain, Urdolako cromlecharen ondotik pasatuko gara, Sarasain-zaharra izeneko burdinolaren hondakinetara hurbiltzeko aukera izanen dugu, eta Izaietako izeiak bisitatuko ditugu. Beren edertasun eta berezitasunagatik Monumento Natural gisa babestu dute, eta baten batek 45 metroko garaiera gainditzen du.

0,00 h.-0,000 Km. -1- Ixkibar (590 m).
Aparkalekua eta harrera tokia. Panel batek erakutsiko digu nondik hasiko dugun ibilbidea. Leitzatik heldu den pistatik eskuinetara ateratzen den bide bat hartuko dugu, eta gora joanez, berehala ezkerretara
joanen gara, laritz artean doan bidexka batean zehar. Zurezko zubi irristakor bat pasatu eta berehala Aritzaundira ailegatuko gara.

0,10 h.-0,600 Km. -2- Aritzaundi.
Haritz mitikoaren hondarrak. (Hemen, aukera dugu bidexka hartu eta aparkalekura itzultzeko). Ekialdera segituko dugu, pixkanaka gora eginez, eta berehala bidexka bitan banatuko da. Ezkerrekoak Izaietara eramanen gintuzke, baina eskuinekoa aukeratuko dugu, gora doana, Urdolarantz. 800 metrora pista bat aurkituko dugu, eskuinetara jarraituko duguna, goraka.

0,28 h.-1,800 Km.
Burdinazko langa bat zeharkatu eta basoa utziko dugu.

0,38 h.-2,200 Km. -3-
Urdolako zelaietan (730 m) cromlech bat eta orientatzeko mahai bataurkituko ditugu. Markei kasu egin eta ezkerretara,beheraka, doan bidea jarraituko dugu. Bidexkazenbaitetan ez dago argi, Laxaron-Mintegia izenekohariztian barna joaten garelarik.

0,46 h.-2,700 Km.
Eskailera moduko pasagunea alanbre hesian. Ezkerretara dugun pistatik joanen gara, beheraka. Aurrerago, pisten bidegurutze batean eskuinetara hartu eta erreka zeharkatuko dugu.

1,00 h.-3,600 Km. -4-Sarasaingo iturria (600 m) (errekaz bestaldean Sarasain-zaharra burdinolaren hondakinak ikusten dira). Iturriaren ezker aldetik joko dugu, gora, bide estuan barna. Berehala jaitsi eta Olaeta erreka zeharkatuko dugu.

1,13 h.-4,400 Km. -5- Aterpea.
Sarasaingo erreka gurutzatu gabe, pista utzi eta, aterpearen atzeko aldetik, zelaian, ezkerretara dugun pista bateraino iritsiko gara (eskuinetara 70 metro eginez, bihurgunean, Koskagaingo iturria dugu).
Erreka zeharkatu eta pixkanaka gora eginez Sarasainbizkarrera ailegatuko gara.

1,23 h.-5,100 Km. -6-Sarasainbizkar.
Urumea eta Leitzaran ibaien isurialdeen banalerroa (aziendari pasatzen uzten ez dion parrillatik bestaldera, 70 metrora, Sarasainbizkarreko cromlecha). Pista jarraituz, pixkanaka behera eginez, Izaietaraino
ailegatuko gara.

1,30 h.-5,600 Km. -7- Izaieta.
Gomendatzen dugu izeidira bisita egitea. Bertan bada panel bat, erakusten dizkiguna zuhaitz eta zuhaixka espezieak eta inguruko ibilbide bat. Bisita bukaturik, pistatik jarraituko dugu Ixkibarreraino.

1,45 h.-6,600 Km. Ixkibar.
Aparkalekua eta harrera tokia.