Zerrendara itzuli

Basaburuko Ateak

Basaburua bailara

Oinez
Lurra leuna
Markaturiko ibilbidea
Neurrizkoa
Ez

18,5 km
4:30'

PR - NA 87

Lekunberri – Arruitz – Udabe – Aldatz - Lekunberri
Ibilbideak Larraun ibarreko ipar-ekialdean barna egiten du, mugakide diren Basaburua eta Ultzama ibarrekin lotu nahirik. Bideak eramanen gaita Lekunberriko sakonuneko zelaitik Arruitz-Aldazko hurrengo goi-lautadara, Basaburua ibarreño mugatik hurbil. Ibar horretan barna jarraituko dugu Udabetik, Itxaso eta Aldatz arteko mendi oihantsuetan sartuko gara eta berriz ere Larraun ibarrera itzuliko.

0,00 h.-0,000 Km. -1- LEKUNBERRI (570m).
Plazaolaren geltoki zaharra. Etxarriko errepidea hartu, gainalderaino, eskuinaldeko pistatik segi, eta aurrera eginen dugu muinoan zehar, haritz artean. Santa Kruz baseliza eta ur biltegiaren ondotik igaro eta bidea hartuko dugu Arruitza iritsi arte.

0,45 h.-3,100 Km. -2- ARRUITZ (620m).
Elizara doan aldapa igo gabe, herriko beheko aldean segi ezkerretara dagoen pistatik. Azkeneko etxetik 300 metrora jarraitu eskuinetara.

0,50 h.-3,740 Km.
Pistaren bukaera. Lurrezko bidean barna, oihan hostotsuan sartuko gara.

1,20 h.-5,210 Km. -A-
Arruizko gesaleak (gatzagak) eta aintzirak. Aurrera jarraituko dugu, eta ezkerretara utziko dugu zubitxoa duen bidea.

1,30 h.-6,140 Km.
Bideak erreka zeharkatuko du. Aurrean bide berria izanen dugu.

1,40 h.-6,340 Km.
Bihurgune batean, eskuinetara jarraituko dugu, goraka, eta aurrerago ezkerretara dagoen pista hartuko dugu. Kontzentrazio bide batetik segituko dugu Udaberaino.

2,25 h.-8,560 Km. -3- UDABE.
Basaburua ibarreko errepidea. Errepide horretan aurrera eginen dugu.

2,35 h.-9,500 Km.
Beramendiko bidegurutzea. Errepidea utzi eta ezkerretara dagoen pista hartuko dugu. Hormigoizko zatian, eskuinetara ateratzen den bidean sartuko gara. Azken bidegurutze horretatik 700 metrora,
eskuinetara dagoen bidexka ikusiko dugu; belar soro artean, Etxeberria bordaraino eramanen gaitu.

2,50 h.-11,100 Km.
Etxeberria borda. 400 metro igo, Korrotegainaraino. Behera egiten duen pistatik jarraituko dugu, eta 300 metrora eskuinetara dagoen bide edo bidexka hartuko dugu.

3,07 h.-12,250 Km. -B- Erreka.
Basaburua eta Larraun arteko muga. Erreka zeharkatu, eta 100 metrora eskuinetara biratuko dugu bide batetik, Aldazko pista aurkitu arte.

3,15 h.-13,100 Km.
Aldazko pista topatuko dugu. Eskuinetara eginen dugu, hura hartuz.

3,35 h.-14,512 Km. -4- ALDATZ (645m).
Herria gurutzatuko dugu punta batetik bestera, eta belar soro arteko bide batetik Etxarriraino iritsiko gara. “Izoa Mariana” etxetik, baserrien pistatik aurrera eginen dugu Plazaolako bidearekin bat egin arte.

4,30 h.-18,500 Km. LEKUNBERRI (571m).
Geltokia.