Zerrendara itzuli

Goienetxea **

Valle de Larraun

Non lo | Landa etxe osoak

Juan Inazio Lizarraga, Arantza Mauleon
San Martin, 7 Aldatz 31878
948604898/617218884
Gaztelera | Euskara
UCR862

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak
10
4
2
8
750 €
385 € 8 pertsonentzat /410€ 10 pertsonentzat
10 €
140 €

 Goienetxea 1649an egin zuten, edo hori da behinik behin ate nagusiaren gainean jartzen duena. Dena den, 1588ko agiri batean ere egiten da etxe honen aipamena, herrian oraindik zutik dauden beste askorena bezala. Baditu urte batzuk bada, etxe honek. Orain berritua dago erabat, hori bai, jatorrizko itxura ia batere aldatu gabe.

Etxea bitan banatua dago, alde batean jabeak bizi dira, eta bestea landa-etxetarako prestatua dago. Herrian bertan dago, goiko aldean, izenak ongi dioen bezala, eta aurrez aurre ditu herriko landa zabala eta Aralar mendizerra. Erosotasunez, goxotasunez eta estilo landatarrez dago apainduta.

Herria oso ongi komunikatuta dago: 25minutu Iruñera eta 40 Donostiara. Lekunberri ere 2km eta erdira besterik ez dago, eta 17 kilometrora Leitza. Baina, herri honek duen altxorrik preziatuena, bere ingurua da: Aldatz belar-soroz (euntze esaten zaie hemen) eta ohian zabalez dago inguratua. Hemengo gaztainadi, amezti, harizti eta pagadi ederretan, bisitariak aukera paregabea izanen du naturaz gozatzeko.

Ping pong eta mahai jokuak.

Bada aukera lagun gutxiagorentzat alokatzeko, horrelakoetan galdetu prezioak. Fidantza, udarako, Aste Santurako, Eguberrietarako eta zubietarako, %40koa da, eta urteko gainontzeko tenoreetan, 100 €'koa.