Zerrendara itzuli

Etxarri

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Irailaren 14an, Santa Kruz egunean hain zuzen ere, ospatzen dira herriko bestak.

Aldatzetik zertxobait mendebal aldera eta Lekunberritik ipar-ekialdera Mendigibel mendi-hegalean, Aralar eta Malloak mendien bista ezin hobeak dituela, Etxarri dugu, 77 biztanleko herria. Etxeak maldan daude eta XVIII. mendeko San Migel eliza, berriz, herriaren goialdean. Bertako etxeak, bailarakoen estilo berekoak, handiak dira. Teilatuak, oro har, bi isurikoak dira eta silarriak kantoi, bao eta portadetan ageri dira. XVIII. mendean eraikiak izan ziren. Bada, hala ere, lau isuriko teilatua duen etxe kubikorik ere, XIX. mendekoa. Ia guztiek dute XVIII. mendeko armarri ederrak.

Herri barrutian, Aldatz eta Arruitzerako errepidearen ondoan eta bi herri hauekiko mugan Santa Kruz baseliza dago.

Etxarritik hasita 15kilometroko ibilbide zirkularra egin dezakezu, Goikozuloko ibilbidea da eta Plazaolako naturbidearekin lotuta dago.