PROGRAMA
Ibilaldi libreak
Oraingo honetan partzuergoko bazkide diren herri guztietatik aurreikusi dira ibilaldiak. Horrela, inguruko herri guztietako bizilagunek parte hartzea lortu nahi da, eta bisitariei proposamen ezberdinak eskaini nahi zaizkie. Publiko guztientzako proposamenak dira, 0 urtetik 99ra bitartean, 3 km-tik 19 km-tara, oinez, makilekin edo bizikletan egiteko.
Nahiz eta irteera librea izan, komeni da maiatzaren 3ko ibilaldietarako izena ematea. Izen ematea egunean bertan egingo da, 9:30etatik aurrera, Leitza, Lekunberri eta Latasako Geltokietan.
Goizean zehar ibilaldi ezberdinei buruzko informazioa emango da hiru geltokietan, eta tiket bat emango zaie partehartzaileei. Tiket horrek Lekunberriko Geltokian 12:30etik aurrera eskainiko diren janari eta edarietarako balioko du.
Ibilaldi libreetarako gomendatutako ordutegiak honako hauek dira:
Ordua Hora Irteera Salida Km Modalitatea
09:30 ARESO plaza 19 Oinez eta bizikletaz
10:00 LEITZA geltokia estación 15 Oinez eta bizikletaz
10:00 ETXEBERRI (ARAKIL) pilotalekua frontón 15 Oinez
10:00 * LEKUNBERRI-MUGIRO PRESA-LEKUNBERRI 4 Oinez bastoiekin
* Nordic Walking
11:00 LATASA (IMOTZ) pilotalekua frontón 10 Oinez eta bizikletaz
11:30 MUGIRO (LARRAUN) pilotalekua frontón 3 oinez soilik
12:00 ** LEKUNBERRI-MUGIRO PRESA-LEKUNBERRI 4 bizikletaz soilik
**haurrentzat animazioarekin con animación infantil
Nordic walking
Edizio honetako berritasuna Nordic Walking edo martxa nordikoa izango da. Jarduera honek onura asko ditu osasunerako. Modalitate honi buruz gehiago jakiteko 12:30ean hitzaldia izango da eta Nordic Walking Plazaola zentroa proiektua aurkeztuko da.
Maiatzen 3ko N.W ibilaldirako ezinbestekoa da izena ematea (apirilaren 30era arte), gehienez 50 pertsonentzako izango baitira bastoi bereziak eta materiala.
Modalitate honen inguruan honako jarduerak antolatu dira
Ordua Non
10:00 * LEKUNBERRI geltokia
- Hastapen-lantegia
- Bastoi-lagapena (50 per.)
- Nordic Walking (Lekunberri-Mugiro-Lekunberri 4km
Oharra: Aurre izen-ematea apirilak 30a arte 948507204
12:30 Hitzaldia – Nordic Walking Plazaolaren Aurkezpena
Animazioa
Tren turistikoa eta puzgarriak
Batez ere etxeko txikienentzat pentsatuta, tren turistiko bat egongo da. Lekunberriko geltokitik abiatuta, bide berdearen kilometro bat eta Lekunberri herria zeharkatuko ditu. Era berean, txikienek jolasteko puzgarri bat ipiniko da. Gainera, Lekunberritik Mugiroko presara bizikletaz egingo den joan-etorrian ere animazioa izango da.
Artisau Azoka
Goizean zehar zonaldeko artisauen azoka egingo da.
Jan-edanak
Partehartzaileentzako janari eta edariak izango dira. Izena emandakoei tiket bat emango zaie horretarako.
Bisita Gidatua -arratsaldez-
Amaitzeko, arratsaldez, 17:30etik aurrera bisita gidatua egingo da bide berdearen zati bat eta Lekunberriko Alde Zaharra ezagutzeko. Besteak beste, honako hauek ikusiko dira: armarria duten etxe erraldoiak, batzuk gotiko berantiarrak, San Juan Bautista eliza, garbilekua…
Gomendioak
Erakundeak gogorarazi nahi du negu honetako eurite handien ondorioz bide berdeko zenbait zati kaltetuak daudela. Gainera, Uitziko tuneleko sentsore batzuk hondatuta daude eta argiteriarekin arazoak daude. Hori dela eta, Partzuergoak leku horietan kontuz ibiltzeko deia egiten du, eta tunelak igarotzerakoan linternak erabiltzea gomendatzen du.
Bide berdearen ohiko mantenua zonaldeko udalek egiten dute, eta partzuergoak Uitziko tunelekoa. Jasandako kalteek eragindako ez ohiko gastuei ezin zaie aurre egin; hori dela eta, laguntza eskatu zaie erakundeei eta erantzunaren zain gaude.
Informazio gehiago: 948 507 205/ 4
www.plazaola.org / plazaola@plazaola.org