Zerrendara itzuli
Natur Bideko 4km gehiago
2015-01-10

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Nafarroan Plazaolako Natur Bidea Mugiro aldean egiten ari zituen obrak amaitu ditu.

Tarte berri honek Imozko 6,3 kilometroko zatiarekin bat egiten du, hura ere Ministerioren diru-laguntzaren bidez osatua eta 2013ko abenduan amaitua. Honekin dagoeneko Natur Bideko 4 zati dira; Lekunberri, Leitza, Imotz eta Mugiro. Guztira Nafarroa aldean zeharkatu daitezkeen Natur Bideko 35 kilometro osatzen dute.

Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatutako Mugiroko zatiaren berreskurapenak, Lekunberri eta Imozko zatien lotura ekarri, eta Arakil eta Irurtzun aldera bidearen luzapena eta jarraipena lortzen du.

  Informazio gehiago(erderaz) HEMEN