Zerrendara itzuli

Muskitz

Valle de Imotz

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Herriko bestak azaroaren 11n ospatzen dituzte, San Martinen bestak.

Belardi zabaletako paisaia eder batetik, non Oskotzeko abeltzainen kooperatiba eta ITG delakoaren abereen hautespenerako zentroa aurkitzen diren, Gulinatik datorren eta Atezeko bailarara jarraitzen duen NA-4120 errepidearekiko bidegurutzera iristen gara, Muskitzen parean. 35 biztanle dituen herri hau Mendurro mendiaren azpian kokaturik dago eta bertako etxe gehienak XVIII. eta XIX. mendeetakoak dira. Bertako eliza, San Martinen omenez eraikia, berria da nahiz eta barruko altzariak antzinako elizarenak diren, hots, XVI. mendekoak. atariaren oinarrian, hiru estela badira lurrean sartuak eta parez pare, iturri bat eta aterperik gabeko latsarria.