Zerrendara itzuli

Ezkurdi, Erlezaintza museoa

Valle de Ultzama

Isabel Tellería
Casa Ezkurdi, Santa Lucia, 19. Eltso 31799
948306619 / 677598636 / 670420798

Castellano Euskera Francés
Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak



Antzinatik gizakiak izugarrizko jakin mina izan du erleen munduan,haien portaera eta lan berezia aztertuz.Gaur egun, ezti erleak oso garrantzitsuak dira ez bakarrik eztiaren lantzaileak direlako baizik eta polinatzaile ordezkaezinak direlako gure ekosistemaren garapena bermatuz.

Ezkurdin, Ultzamako bailararen tradiziozko etxe honetan, bisitariak erleen mundu liluragarria eta erlezaintzaren artea aurkituko ditu, bisita gidatu baten bidez jabe eta erlezainen eskutik.

Ibilaldi honetan, erleen bizimodu eta lana, erlezainen landa-lana, eta ustiapen propio erlauntzetako ezti gordinaren erauzketa eta ontziratzea modu atsegin eta hezigarri batean azaltzen da.

Etnografiko era batean erakusten da betidanik gizakiak erleekin, eztiarekin eta argizariarekin izan duen harremana, Nafarroan argizari lanetan eta erlezaintzan dagoen tradizioa azpimarratuz. Ezti dastaketa egiten da.

Kartela ikusteko, sakatu hemen.

Zabalik urte osoan zehar, ekainak 23tik uztailak 7ra arte ezik, oporrak hartzen ditugu eta.

Erakusketan eta dendan aukera dugu bertako langileen produktoak gozatzeko. Artisau-ezti gordina, Nafarroako landareriarenak (erromeroa, ezkaia, labanda, basokoa, ainarra, nahasia, mendiko nahasia, marmeladak, txokolateak, xaboiak, ukenduak, kandelak, argizariarekin egindako beste zenbait gai, propoli...

Kokapena: Herrian sartzen garenean lehendabiziko etxea ezkerrean.

Erlauntzako produktuen salmenta: etxeko uzta ko artisau-eztia, lore-hauts, erregina-jele, xaboiak, kandelak, marmeladak, txokolatea eztiarekin, propoli...Bisita gidatuak egiten dira, aldez aurretik ordua hartu behar da.

Eztia, polen, txokolate, kandelak, propoleo, xaboiak....