Zerrendara itzuli

Aixitako Gaztelua

Valle de Arakil


Irurtzundik Etxeberrira bi herriak lotzen dituen errepide nazional zaharretik.


Etxeberritik igoera: IBILBIDEA

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Aixitako gazteluaren aztarnek Nafarroako historiaren zati baten memoria gordetzen dute. Bertan egindako indusketa arkeologiko ezberdinek gazteluak X mendetik XVI mendera izandako okupazioa baieztatu dute. Gune honetatik Larraun eta Oskia zeharbideak eta Arakilgo zonalde guztia kontrolatzen zen. Nafar Erreinua zaintzeko hainbat gaztelu eta dorrek osaturiko bijilantzia sistema zabal baten parte zen. Aixitako aztarnen artean aljibe bat, harresi aztarnak eta defentsarako harroka bera zulatu eta landuta aurkituko ditugu. Goikaldetik Orarregi, Garaño eta Sardea gazteluen aztarnak ikusi ahalko ditugu distantzian eta ingurunearen ikuspegi panoramiko ezin hobea izanen dugu.

Aixitako gaztelura iritsi ahal izateko Etxeberri Arakil herrira iritsi beharko gara eta hortik hilerrira eramango gaituen pista bat jarraituko dugu. Puntu honetan langa bat pasa eta seinalizatutako xenda polit bat hartuko dugu. Xenda honek usategi batzuetara eramango gaitu eta hortxe gaztelura iristeko seinaleak jarraitzea besterik ez dugu.

Goikaldean eta Aixitako Gazteluaren inguruan kontuz ibiltzea gomendatzen dugu, gora iristeko bidea malkartsua baita.