Zerrendara itzuli

Aldatz

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Aldatzek herriko bestak azaroaren 11n ospatzen ditu, San Martinetan.

Arruitzetik iparraldera, Basaburuko Ateetatik Etxarriraino eratzen den ibar luze edo goi-lautadakoan, Aldatz herria dago, Arrizubi mendiaren oinean, XIII. mendeko antzinako parrokia, gaur egun Santa Luzia baseliza dena, gainaldean dagoela. Herriak 131 biztanle ditu.

San Martin parrokia berria, 1829an eraikia, neoklasikoa, herriaren erdigunean dago, plaza ederraren aldeetako bat ixten, non bi jauregi eta hemeretzi garren mendeko iturri eder bat ere badauden.

Lau isuriko teilatua duten jauregi etxe armarridun hauetako bi, Juanmarti-enea eta Loperena dira. Lehenengoa, inskripzioak erakusten duenez, 1774an eraikia eta 1870ean berritua izan zen. Bigarrena, berriz, kubikoa eta luzanga, XIX. mendekoa da.

Hauetaz gainera, badira beste bi jauretxe, teilatuak bi eta lau isurikoak dituztela, XVIII eta XIX. mendekoak eta biak ere armarridunak. Beste eraikin aipagarri bat, herriaren irteeran, ezkerraldera, agustindar lekaimeen komentu neoerromanikoa da, Jose Maria Juanmarti-enak 1891an eraikia.

Antzinako parrokiari dagokionez, herriaren goialdean dago eta hilerriaren erdian. Eliza kubiko gotikoa da, estilo bereko portada ederra duena.