Zerrendara itzuli

Aralarko san Migel

Larraun bailara

Oinez
Lurra desnibelekin
Markaturiko ibilbidea
Zorrotza
Bai

20 km
5,20 h.

PR - NA 82

Iribas – Burnigurutz – Ata - San Migel – Baraibar - Iribas


Aralarren, San Migelgo santutegi ospetsua dugu erakargarririk handiena; debozio kartsua diote, eta kondairaren xarmaz inguratua dago. Bidexka hau eginez, Araitz eta Larraungo ibarretatik santutegiraino zegoen bide zaharrean zehar ibiliko gara, zati handi batean. Ibilbide honetako toki xarmangarrien artean hauek izanen ditugu: Aitzarratetako iturburua, Burnigurutzeko bidea, eta Atako ibartxo atsegina, betiere pago eta belardi artean. Ibilbide hau egokia da soilik esperientzia eta prestakuntza fisiko zerbait dutenentzako. Erne laino egunetan.


0,00 h.-0,000 Km. -1- IRIBAS (623 m).
Herria gurutzatuko dugu eliza ezkerretara utziz, pista jarraituko dugu eta Aiztondoko ibartxoan sartuko gara. Han badira zenbait fenomeno hidrogeologiko. Lezegalde leizea eta sarbegia.


0,30 h.-2,100 Km. -A- Aitzarratetako iturburua.
Gure ezkerretara harkaitza ikusi eta bere eskuin aldetik igoko gara, iturburua inguratzeko. Igoerari hasiera eman diogu.


0,45 h.-3,100 Km. -B- Txoritxoberriko trikuharria.
Gure eskuinetara belardi batzuk utzi eta pago artean igoko gara.


1,10 h.-4,600 Km. 2 -C- Burnigurutzeko lepoa (963 m).
Uharte, Iribas eta Baraibar arteko muga. Pixkanaka gora eginen dugu Atako ibartxora iritsi arte. Izeñiturri I eta II eta Sekoain I eta II trikuharriak.


1,40 h.-5,700 Km. -3-Atako ibarra.
Ibarreña gora eginen dugu hego-mendebaldetik. Iturria eta alanbre hesia. Erreka zeharkatuko dugu.


2,25 h.-8,400 Km.
Malda pikoa izanen dugu Apezaren Malkorreraino. Santutegia ikusiko dugu handik.
2,35 h.-9,200 Km. 4 -D-San Migelgo santutegia (1.237 m). Nahitaezko bisita. Ikuspegi zabala. Lekunberriko errepidetik segituko dugu, 15. kilometrora iritsi arte. Eskuinetara, bidexka batek pago ederreko basoan sarraraziko gaitu. Gero alde batetik jaitsiko gara.
3,25 h.-12,200 Km. Karlositurri. Behera jarraituko dugu.


3,30 h.-12,700 Km. -5-
Lekunberriko errepidea, 9. kilometroa baino beherago. Zeharkatuko dugu.


4,10 h.-14,700 Km.
Otsoitako koba. Bidean behera jarraituko dugu, Erbitze izeneko tokirantz. Hormigoizko pistatik jaitsiko gara.


5,00 h.-18,500 Km. -6- BARAIBAR (640 m).
Iturritik goraxeago, ezkerretara, kontzentrazio pista batek Iribasa eramanen gaitu, hesitutako belar soro artean, ia laua den bidean zehar.


5,20 h.-20,000 Km.
IRIBAS (623 m).