Zerrendara itzuli

Plazaola Hotela

Irurtzun

Non lo | Hotela | Non Jan | Jatetxea | Taberna

Javier Garate
Aralar 8 Irurtzun 31860
948506313
948500984
Gaztelera | Frantsesa | Inglelesa
UH000812

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak
48
96
300€ / 40€
15€
Consultar/Galdetu
Consultar/Galdetu
4-7€

PLAZAOLA HOTELA garaikide estiloko espazio bat da, beiraz hornitutako horma-gortina batez elkartutako bi baserriz osatua, multzo osoko gelak argi naturalez betetzen dituena. 

 

48 logela ditu; bikoitzak, hirukoitzak, laukoitzak eta komunikatuak, bi solairutan banatuta. Horrez gain, jatetxea badago ere, sasoiko produktuekin egindako etxeko janaria eskaintzen duelarik, eta taberna-kafetegi zabal bat, TERRAZArekin, non gosaldu, bazkaldu eta afaldu daiteke, asteko 7 egunetan.

Hotela Irurtzunen dago, Iruñetik 15 minutura eta Donostiatik 40 minutura. Iruña-Donostia (A-15) eta Gasteiz (A-10) autobideen arteko kokapena pribilegiatuari esker, komunikazio-puntu estrategikoa da Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaren artean, bai negozioetan bidaiatzen dutenentzat, bai mendia, natura eta hondartza bilatzen duten turistentzat.

Kokapena, ingurunea, inguruko eskaintza turistikoak eta ditugun gela-motak direla eta, umeak dituzten familiek, bikoteek, taldeek eta enpresek ezagutzen gaituzte, eta egunero horretarako lan egiten duen giza taldeari esker, zerbitzu eta tratu familiarraz  gozatzeko aukera dute.

Aralar mendilerrotik eta Urbasa-Andiako Parke Naturaletik oso gertu gaudenez, mendi-ibilbideak, zaldiz ibili, edo parapentea egiteko aukera izango duzu.

Gure herritik Iruñea eta Donostia lotzen zituen trenbide zaharraren trazadura igarotzen da. Gaur egun, Plazaolako Natur Bidea da, oinezkoentzat, BTT txirrindularientzat eta zaldiz ibiltzeko egokia.

 

 

 

 

Hotelak turismoko taldeak eta motorren kontzentrazioak jaso ohi ditu, eta zerbitzu integrala ematen die: ostatua, gosariak, hamaiketakoa, afariak, disko pribatuko aretoa eta motorrentzako doako aparkalekua.

Halaber, kirol-taldeak ere etortzen dira, eta ura eta argi sarbideak dituzten gure kanpoko instalazioez baliatzen dira.

Egunero Irurtzundik Iruñera, Donostira, Gasteizera eta Bilbora autobus zerbitzua dago.

 

Bizikleta gordetzeko eta prest jartzeko BIKEFRIENDLY gunea dugu.

Gure hotelean animaliak ongi etorriak dira, aldez aurretik hala eskatuz gero. Ekarri zure maskota eta gozatu harekin.