Araitz bailaran, herritik minutu gutxi batzuetara dagoen baserri tradizional isolatua da. Iruña eta Donostitik 47 km-tara dago eta Lekunberritik ipar-mendebalderantz 13km-tara aurkitzen da, Malloen oinetan dagoelarik.
Landetxeak 5 gela bikoitz dauzka (horietako bi ohe bikoitzarekin) bainugelarekin. Landa apainketa duen egongela dauka baita tximinia, jangela, komuna, eta mikrouhina, ontzi-garbigailua, txigorgailua, irabiagailua eta zukugailua dituen sukaldea ere. Horrez gain, etxeak telebista, DVD, interneteko konexioa, jokuak eta liburuak ditu. Egongelak altzariekin horniturik dagoen terraza baterako sarbidea du.
Kanpoaldean, haur-parkea, barbakoa, egurrezko labea eta hainbat mahai dituen lorategi zabala dago.