Zerrendara itzuli

Arruitz

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Bestak abuztuko hirugarren igandean ospatzen ditu.

Mugirotik joanda autobiaren gaineko zubia igarota, edo 123 irteera hartuta, Mugiroko Bentan, Arruitzeko errepidea hartu behar da.

101 biztanleko populazioa lautadan banatuta dago eta muino txiki batean San Kristobal eliza dago, 1200. Urte inguruan eraikia eta estilo protogotikokoa. Portada gotikoa du eta XVI. mendekoa den parrokia-etxearekin multzo ederra osatzen du.

Gainontzeko etxeak herriaren behealdean banatzen dira. Etxe eder armarridunak topa ditzakegu, gehienak XVIII. mendekoak.

Garai bateko gesalak ongi aski jasota daude toponimian: Gesalazarra, Gesalalde edo Gesalaldeko bidea.

Udalbarrutian, San Migeltxo gainaren jaitsiera hasten den bihurgunearen ezkerraldera, Santa Luzia baselizaren kokapen berria dago; autobiaren ibilbideak eraginda, bertara eraman behar izan zen.