Zerrendara itzuli

Urritza

Valle de Imotz


A-15, NA-411

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Bertako bestak abuztuaren 26/27an ospatzen dituzte.

Urritza
Imotz bailarako herria bada ere, ibilbide borobil honetan azken herria dugu. Herri honen bentetara Udabetik berehala iristen gara Basaburua ibaiaren bazterretik. Basaburua ibaia hemen bertan isurtzen da Larraun ibaian, lehengo sosa eta kloro fabrika zaharraren hondamenen ondoan, Plazaolaren zubiaren bistan.
Latasatik oso hurbil dago, biak errepide zahar baten bidez loturik daudelarik erreka bat jaisten den sarrera txiki batean. 37 biztanle ditu eta bi auzotan dago banatua. Bertako etxeak, eskualde osokoak bezala teilatua bi eta lau isurietara dituzten etxe handiak dira. Eliza eraiki berria da eta San Joan Bautistaren omenez eraiki zuten.

San Migeltxo (San Migueltxo)
Urritzako Benta zaharretatik Arruitzera iritsi arte San Migeltxo mendatea aurkitzen da, izena seguruenik lehen San Migelen omenez bertan zegoen baselizatik hartuko zuen. Errepidetik, Larraun ibaiaren ertzean eta A-15ren alternatiboa den errepidearen ondoan, lehen gasogeno fabrika izan zenaren tximinia ikus dezakegu. Plazaola, fabrika honen ondotik pasatzen zen. Goldaratzetik Mugiroraino hedatzen den pagadi ederra ikus daiteke. Errekaren bi ertzetan eta errepidearen bi aldeetan nabarmendu dezakegun datu bitxia suertatzen da hemen, disimetria begetal izenaz ezagutzen den efektua alegia: alderik ilunenean pagadia hazten da eta eguzki aldean, berriz, haritza da jaun eta jabe.