Leitzako Gorriztaran auzoan dago mendi eta landa berdeen artean. Leitzako herrigunetik 3 km-tara. Sarbide ona dauka eta errepidea azken 300 metroetaraino, gero porlanezko pista baita bukaeran.
Bai Iruñeatik eta baita Donostiatik ere 30 minututara dago kotxez. Aralar parke naturaletik eta Mendukilo Kobatik 30 minututara. Plazaola Natur Bidea 5 minutuetara dago, etxetik bertan hasi daiteke ibilbidea.
Landa-etxeen ondoan, jabeena den oreinen ustiapen estentsibo bat dago.
Lesakenea I
Etxe honek Nafarroako Gobernuko Turismok ematen duen gehiengo maila du, 3 orri.
Lesakenea II- tik 100 metrotara dago.
Beheko solairua: egongela eta sukaldea batera dauka tximiniakin, telebistakin, DVD-a, WIFI-a, sukaldea erabat hornituta; ontzi-garbigailua, mikrouhina, garbigailua, bi hozkailu, bitrozeramika, arropa-lehorgailua, etb..., 5 gela bikoitz, eta 2 ohe gehigarri; komuna gela bakoitzean eskuoihal lehorgailuarekin eta ile-lehorgailuarekin, eta beste komun bat ere etxe sarreran. Gainera, terraza, portxea eta lorategia altzariekin.
Lehenengo solairua: altzairu zaharren eta baserriaren istoriaren erakusketa. Jokuen gela (futbolina, billar mahaia eta bi ping-pong mahai, dardoak).
Leku kopurua osotara 12; 5 gela.
Lesakenea II
Lesakenea I- tik 100 metrotara dago.
3 gela bikoitz ditu (bat teilatupean), egongela bat, sukalde bat erabat hornituta, bi terraza-balkoi (batera, sukaldetik eta gela batetik sartzen da, bestera egongelatik).
Eta gainera, etxearen beheko solairuan dagoen bajera batean jolasteko gela bat dago. Bi komun ditu, bat jolastokian eta bestea 2.solairuan eta teilatupean beste bat ere. Berogailua etxe guztian dago. Telebista, DVD-a eta WIFI-a.
Leku kopurua osotara 6; 3 gela.
Agroturismoko ekintzak orein gunean