Zerrendara itzuli

Aralarko San Migel Santutegia

Sakana


Lekunberri-Aralarko San Migel NA-7510 errepidea.


Aralarko San Migel. PR-NA-82

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

San Migel in Excelsis Santutegia.

Artxueta mendiak babestu egiten du santutegia, eta baita erikitzeko lautadatxoa eskaini ere. Hortxe dugu S. Migel, Arakil igarotokiaren gainean eta Beriain aurrez aurre. Lekunberriko bidea ere bertaraino igoko da.

1141ean bukatu zituzten eraikitzeko lanak. Nola eta noiz sortu zen, ordea, nekez jakin! Izan ere, beti izan du kondairaren pisua; badira, baina, IX mendeko tenplu karolingioaren arrastoak eta lehen data izkiriatua 1032koa dugu. Santutagiaren barrenean leze txiki bat dago; hortik egin izan behar zion ihes Goñiko Teodosiok herensugeari. Horrekin batera dugu S.Migelen irudi-erlikia, gurutzea buru gainean duela; baita esmalteria europearraren altxorra ere, XII mendeko esmalte erromanikoan egindako frontala.

Elizkizunen berri jasotzeko, santutegiko telefonoa: 948.37.30.13