Atal honetatik honakoak egin ditzakezu: lotarako tokia hartu ostatuan, Idiazabal izendapeneko gazta erosi, lagunarterako bazkaria enkargatu, zaldiz ibiltzeko gogo hura asetu, etxebizitzarako kontsultak egin…..
Atal honetan, zure gogoko egonaldia prestatu eta enkargatzeko behar duzun informazio guztia eskura izanen duzu. Horretarako, helburu eta beharren arabera antolatu ditugu zerbitzuak: lotarako, otorduak non, erosketak, eskulangintza, aisialdia…
Enpresa bakoitzeak izango dituzu: Informazio Orokorra, Argazki Sorta, Prezioak eta Jakingarriak; hartara, zure zaletasunen arabera eginen duzu bilaketa eta zuzeneko hartu-emana izanen duzu haiekin. |