Ondoko leku hauek Plazaola Partzuergo Turistikoak garatu dituen proiektuei esker sortuak dira. Bisitarako egokituak eskainiko ditugu.
Lehenik azterketa eta aurreproiektuak egin ziren; ondoren, zenbait entitatek tramitatu egin zituzten, dirulaguntzak jaso ahal izateko eta, azkenik, epe ezberdinetan burutuak ikusi ditugu. Bakoitza bere erritmoan baina denek helburu bera izan dute: desagertzeko zorian zegoen ondarea berreskuratzea. Ondare horretxek berak ikusgarri jartzen digu geure kultura, naturaren haunditasuna eta gizakiaren arrasto eskasa duen paisaia. |