Herri zoragarriak, denon nahiak asetzeko ibilbideak, interesgune ugari: iturburuak, urteetako hariztiak, erdi aroko monastegiak, eta denetan izanen duzu zerikusi eta zerikasi, ustekabe eta abentura.
Oinez egin, txirrindulaz edo zaldiz, edozein modutan zailtasun gradu ezberdinetako ibilbideak izanen dituzu. Denek dituzte seinaleak eta interes haundikoak dira paisaian eta zehar hartzen dituen herriengatik. Ibilbideak hiru multzotan sailkatuko ditugu.
1.- Xenda lokalak (S.L) : Leku jakinak bisitatzeko bide motzak.
2.- Ibilbide laburrak (P.R) : 8 eta 20 km bitartekoak, zailtasun eskasekoak.
3.- Ibilbide handiak (G.R) : Eskualde eta herrialde bat baino gehiago lotzen dituen ibilbide luzeak. |