Partzuergoaren jardun-eremua.
Partzuergoa Nafarroako ipar-mendebaldean dago. Gure jardun-eremuan honako udalerriak ditugu: Araitz, Areso, Basaburua, Betelu, Imotz, Irurtzun, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Ultzama. Zenbait bazkide pribatuak dira, Sakanaldekoak kasu.
Eskualdearen azalerak 500 km2 ditu eta 10.000 biztanle inguru daude herri txiki askotan banatuak. Leitzak ditu biztanle gehien, 3000 inguru; txikiena, berriz, 9 biztanlekoa, Lezaeta da, Larraungoa.
|