Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua

 
 
 
 


A-15 autobiatik Lekunberriko Geltoki zaharrera ailegatzen da; bertan dago Turismo Bulegoa. Hortxe ditugu Plazaola Partzuergo Turistikoko bulegoak, zonaldeko artisautza produktuen denda eta bertako ezaugari kultural eta turistikoak erakusteko diaporama.

1998 urteko ekainean inauguratu zen bigarren aldiz Plazaolako Geltoki zaharra.Urte horretako funtzioak ez zuen zerikusirik aintzinako lurrunezko trenaren garaiko funtzioekin alderatzen badugu.



" GELTOKIA "
.- Eraikin honetan ditugu landa- eta turismo- garapenarekin lotutako zerbitzuak.

Beheko solairua:
Turismo bulegoa. Egun Partzuergoak kudeatzen du, Nafar Gobernuko Turismo Zerbitzuarekin lankidetzan eta Turismo Bulegoekin elkarlanean.
Ana Andueza da bulegoaren arduraduna.

Artisautza denda. Zonaldeko artisauek egindako produktoak, nekazaritza elikagaiak (gazta, eztia, sagardoa, gozoa) eta dekorazioa (egur-taila, kaikuak, kutxak, erregrabatuak, zeramika, lore lehorren irudiak, larrua…).

Lehen solairua:
Plazaola Partzuergo Turistikoaren egoitza. Bertan lan egiten dute: kudeatzaileak, Maitena Ezkutarik, eta administrariak, Asun Arribillagak.

Bulegoak. Beste erakunde batzuetako langileak ditugu. Eskualdeko Garapen Agentziaren bulegoak, Bitarte Lan Orientaziorako Zerbitzuarenak, Cederna-Garalur erakundearenak eta “Astizko kobazuloak” S.L. enpresarenak.


Bigarren solairua
:
Erabilera anitzetarako aretoa: helburua du aurkezpenak, talde-lanak eta komentzioak burutzea.
Solairu horretan herri kirolari buruzko erakusketa ikusgai dago.



" BILTEGIA "
.- Geltokiaren ondoko eraikina.
Proiekzio aretoa dago bertan eta bisitariak estrainekoz hartzeko gunea da.



Plazaolako DVDa
Laburpena: Partzuergoaren baliabideak aurkezteko modua da; horretan azalduko dira era atseginean herri-jakintza, mitologia, bizimodua, turismo zerbitzuak, lasaitasuna, modernitatea....
Hizkuntza: gazteleraz, euskaraz eta inglesez.
Iraupena: 13 minutu

Prezioa: 1 €

Herri kirolak DVDak
Laburpena: arbasoen kirol haien ezaugarriak erakutsiko dizkigu; hartara, gure herrikideon izaera eta arima bertago izanen ditugu.
Hizkuntza: gazteleraz, euskaraz.
Iraupena: 20 minutu

Prezioa: 1 €

Gune horretan Trenaren Historiari buruzko Erakusketa dugu, Plazaolaren garaiko data eta gertaera esanguratsueak jasotzeko.



Geltokiaren eraikinak Lekunberriko Udalak moldatu zituen, “Plazaola Bide Zaharra Berreskuratzea” proiektuarekin. Laguntzaile izan zituen Nafar Gobernuko Turismo Departamentua eta Turismo Idazkaraitza Nagusia, “Futures” programaren barrenean.

Plazaolak Nafarroako zatian gune garrantzitsua baldin bazuen, hura Lekunberri da. Lekunberriko alde zaharrean armarriz jantzitako etxeak ditugu, garaiko bizi kalitataearen lekuko. Komunikazio gune garrantzitsua da, Aralar mendilerroaren magalean eta Larraun ibaiaren begiradapean.

Bisitariak herritik bertatik hurbil izanen ditu: Aralar, Larraun ibaiaren iturburua, Beteluko Bide Nagusia; Araitz, Basaburua eta Ultzama bailarak, Orgi hariztia, etab.

 
  Fitxa teknikoa
  Plazaolaren historia
  Plazaolako geltokia
  Ibilbideak aukeran
  Ibiltzeko arauak
  Berreskuratzeko egitasmoa
  Mapa
  Jolasen Bagoia
  Kantina
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari