|
|

 |
|
JOLASEN BAGOIA Gu bisitatzera etortzen direnek ez dute alde egiten BAGOIA ikusi gabe, ez horixe. Lekunberriko PLAZAOLAKO GELTOKIAREN andenaren ondoan dago. Pasabide batek leku bitxian sartuko gaitu, jolasez, ametsez eta istorio dibertigarriz betetako lekuan, alegia. Proposamen hori multzo osoaren barnean dago, hau da, Geltokiaren barnean txertatua eta, ez dugu ahaztu behar, ondarea aisiarako erabiltzen duen tokia dela Geltokia. Baina, batez ere haurrentzat pentsatua dago, bai gure eskualdean bizi direnentzat, bai bisitan etortzen direnentzat. BAGOI hori zaharberritua dago. Ez da Plazaolako bagoia, 60ko hamarkadakoa baizik. Hona hemen bere neurriak milimetrotan: 16.500 X 2.500 X 3.700 X 30 Tn. Bigarren trenbidean dago, Geltokiaren eta Biltegiaren aurrean, eta erakusketa eta jolaserako lekua da, bereziki 5etik 9ra urte bitarteko neska-mutikoentzat, baina era berean da egokia nerabeentzat, bai eta helduentzat ere. Leku hori zabalik dago Turismo Bulegoa irekita dagoen orduetan, sarrera DOAKOA da eta toki segurua eta erosoa da (barnean dagoen kamerak bagoian gertatzen denaren irudiak hartu eta bidaltzen ditu Turismo Bulegoan dagoen telebista pantaila batera).
|
|
|
PLAZAOLAREN HISTORIAK
Informazio zertzeladak, bitxikeriak, e. a. dira. Ez da beharrezkoa irakurtzean ordenarik mantentzea, informazio gune bakoitza independentea baita, guztiek lotura duten arren. Informazio guztia benetakoa da, Iruñeko Udaleko artxibategietatik, hemerotekatik eta liburutegitik ateratakoa. Plazaolaren inguruko giroa ager dezaketen pasadizo eta adibideen bila ibili naiz.
LEHEN BIDAIA
1914ko urtarrilaren 19an, elurrez estalita eta lainoz betetako zeruaren azpian argitu zuen eguna. Plazaolaren lehen bidaia ofizialaren eguna zen. Goizeko 9:00etan aldi berean atera ziren Donostiako eta Iruñeko trenak eta goizeko 11:00etan topo egin zuten Uitzin. Suziriak bota eta pasodobleak jo zituzten. Mendi-mazeletan jendeak, zapiak astinduz, agur egiten zion trenari.
Bidaiaren bukaeran otordu bikaina egin zuten Iruñeko Gran Hotelean. Oso paristar kutsua zuen menua eskaini zuten, garai hartako luxuaren eta dotoretasunaren ikur.
Colbert salda Askotariko frijituak Mihi-arrain xerrak Fiorentine erara Eperrak Salmi erara Zainzuriak Gabiche saltsan Azpizun errea Muxika izozkia Mignardiseak Postreak
Informazio zertzeladak, bitxikeriak, e. a. dira. Ez da beharrezkoa irakurtzean ordenarik mantentzea, informazio gune bakoitza independentea baita, guztiek lotura duten arren. Informazio guztia benetakoa da, Iruñeko Udaleko artxibategietatik, hemerotekatik eta liburutegitik ateratakoa. Plazaolaren inguruko giroa ager dezaketen pasadizo eta adibideen bila ibili naiz.
Bidaiaren bukaeran otordu bikaina egin zuten Iruñeko Gran Hotelean. Oso paristar kutsua zuen menua eskaini zuten, garai hartako luxuaren eta dotoretasunaren ikur.
Colbert salda Askotariko frijituak Mihi-arrain xerrak Fiorentine erara Eperrak Salmi erara Zainzuriak Gabiche saltsan Azpizun errea Muxika izozkia Mignardiseak Postreak
Informazio zertzeladak, bitxikeriak, e. a. dira. Ez da beharrezkoa irakurtzean ordenarik mantentzea, informazio gune bakoitza independentea baita, guztiek lotura duten arren. Informazio guztia benetakoa da, Iruñeko Udaleko artxibategietatik, hemerotekatik eta liburutegitik ateratakoa. Plazaolaren inguruko giroa ager dezaketen pasadizo eta adibideen bila ibili naiz.
|
|
|
1914KO URTARRILEAN GERTATU ZEN
Garai hartako egunkariek berri hau jaso zuten beren orrietan:
“Ski tolosarrek Lekunberrira txangoa egin dute gaur eta egun osoa elurretan igaro dute sport hori egiten. Sportman horiek unerik hoberenean zeudela, basurde talde bat igaro da. Eskopeta zuten zenbait txangozalek deskarga egin dute eta bi pieza bikain eraman dituzte etxera"
EZTEI-BIDAIA PLAZAOLA TRENEAN
Esaten dutenez, ez zegoen ezkonduen bizimodua hasteko modu hoberik Plazaolan bidaiatzea baino. Trenak garaiko tunelik luzeenetariko bat zeharkatzen zuen, Uitzikoa, 2.700 metrokoa. Trena, tunelaren begitik sartzen zenean, mantso-mantso joaten zen, orduko 10 kilometrora, eta ezkonberriek, bagoiko iluntasunean, munduko musurik luzeena eman ziezaioketen elkarri.
|
| |
|
|