|
|

| 1. Lekunberri- Mugiro 2km: Lekunberriko Geltokitik hasita, ibilbidea kanping baten aurrean pasatzen da, errepidea zeharkatu eta Larrun ibaiaren ondoan iritsi arte jarraitzen du. Aurrerago trenbide sarea gurutzatzen da, nahiz eta Irurtzun arte jarraitzen duen, ez dago egokituta.
2. Lekunberri- Uitzi 5km: Lekunberriko geltokitik Uitziruntz abiatuta 3 tunel pasatzen dira. Lehenengoa pasa ondoren 160 metroko desnibela duen tartea dago. Autobiaren azpitik pasa eta jatorrizko ibilbidera itzultzen da. Bigarren tunela (Bartolorena) argiztatuta dago eta hirugarrena ez, baino oso motza da. Uitziko Geltokira iritsi baino apur bat lehenago amaitzen da ibilbidea.
Haurrentzako "joku" bat existitzen da -eskatu Lekunberriko Turismo bulegoan-.
3. Lekunberri- Leitza 15km: Lekunberritik 5 kilometrotara eta Uitziko geltokira iritsi baino lehen bidea moztu egiten da. Aurrera segitzeko, ezkerraldean dagoen errepidera atera, segi 200 metro eta Uitziko geltokia pasa ondoren, hartu eskubialdean dagoen bidea Uitziko tunelera iristeko. 2,700 metroko tunel hau argiztatua dago. Tunela pasa ondoren Leitzaraino beste 5 kilometro daude.
4.
LEKUNBERRI - LEITZA
- ANDOAIN 40km: Lekunberritik Leitzara bitarte ibilbidea egokitua dago, baita Uitziko tunela, 2.700 metro dituela eta argiztatua dagoena. Leitzako Geltokitik Andoaineraino segitzen du, 26km maldan behera. Mugaren ondoan 2km asfalto dago. Gipuzkoako zatia ez da natur bidea, trafiko astuna ibili daiteke (egurra ateratzeko).
5. LEITZA – UITZIKO TÚNELA 7km: Leitzako geltokitik hegoaldera, 7km-tan 11 tunel zeharkatzen dira Uitziko tunelera iritsi arte. Lehenengo tunela(Telleria) itsita dago eta albotik pasatzen da. Hurrengo 3 tunelak argiztatuak daude, baina gainontzekoak ez motzak direlako(7 tunel). Natur Bidera ere udalaren plazatik joan daiteke. Elizarantz abiatu, ezkerraldean utzi eta “Iturrizarrea” iturrira iristen da. Zenbait metro gorago bidera doan bidexka topatuko dugu.
6. LEITZA -GIPUZKOAKO MUGA 5km: Geltokitik 5km egin daitezke, 4 tunel zeharkatuz Gipuzkoako mugara iristeko.
|
| |
|
|