Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua
  Plazaola(n)Bizi

 
Consorcio Plazaola Partzuergoa | Sortu zeure bereizgarria
 
 
 


Plazaola Partzuergoa 1994 urtean sortu zen eta Plazaola Natur Bidea izan zuen sorbide nagusia. Natur Bidea lurraldea egituratzeko balioko zuen bitartekoa zen, ibilirako eta naturaz gozatzeko ez ezik, baita bisitariak eskualdean zehar banatzeko ere.

2000 urtean Mugiro-Lekunberri-Uitzi tarteko lehen 7 kilometroak estreinatu ziren; lan hori PECUNE enpresak egin zuen 98.000.000 pezetatan.

2001 urteko kontrata 193.000.000 pezetakoa izan zen, TRAGSA S.A enpresari esleitua. Horrekin egokitu ziren Gipuzkoako muga eta Uitziko tuneleko ipar sarrera bitarteko 12 kilometroak. Beraz, gaur egun Ingurumen Ministerioak ia 20 km berreskuratu ditu.


Berreskuratu aurrekoa Berreskuratu ondorekoa


Trenbidea egokitu da eta 15 tunel berreskuratu; tunel hauek 2150 metrotan kalte haundiak zituzten eta Lekunberrikoa itxita zegoen. Zenbaitetan, egoera onean aurkituagatik, moldatze lanak egin ziren, egonkortasun arriskua zutelako; horretarako, Geocontrol S.A.enpresari proiektu geoteknikoak agindu zitzaizkion.



Leitzako tunela, argiztatua
(650 m)
 
Lau tunel argiztatu dira. Hiru Leitzan, Gorriztaran auzoan; laugarrena Lekunberrin, Bartoloren tunela. Arrazoi nagusiak: bihurgune itxikoak edota luzeegiak izatea (Leitzakoa 650 m). Argiztatzearekin, ibiltaria erosoago eta seguruago ibiliko da.


Bide honetan nabarmena izan da zubiak berritzeko lana; bai ibilirako zubiak, bai ibai-ibilgurakoak egoera onean zeuden baina, hala ere, sendotu egin dira eta barandak erantsi.


 
Beste zenbait osagarri garrantzitsu: seinalizatzea, egur-hesi tratatuak, eserleku eta mahaiak atsedenguneetan, informazio-taulak, etab.


Proiektuaren ezaugarri nabariena errespetua izan da. Errespetatuak izan dira bai ibilbidea bera eta baita bertako nekazaritza eremuko ohitura eta erabilpenak ere, horiexek eutsi eta zaindu baitute.


 
Azkenik, nabarmendu behar dugu paisaiaren zoragarria; izan ere, paraje eder hauek ikuskizun paregabea oparitzen baitigute.


Natur bidearen aurrekariak

Lekunberriko Udala Plazaola bidea berreskuratzeko bideragarritasun azterketa egiten hasi zen 80 hamarkada bukaeran. Ordura arte alde-lur jabeek erabiltzen zuten ondare hori.

1991an hasi zen berreskuratzen Iruña-Donostia bidea. Urte horretan Nafarroako Gobernuak onartu zuen Udalaz gaineko Inzidentziarako Plan Sektoriala. Plan hori zela medio, Plazaola bideari onura publiko eta interes sozial izaera eman zion.

Industria, Merkataritza eta Turismo Departamentuak bultzatu zuen Plan Sektoriala. Planaren helburua tren haren bidea berreskuratzea da, turismo eta aisirako jardueren ardatz izan dadin.
1993 urtean Lekunberriko Udalak Gipuzkoa-Lekunberriko muga bitarteko bidea berreskuratzeko proiektua enkargatu zuen; zati hori garrantzitsua da trenaren historian, Plazaolako meatzeengatik. Bidearekin batera Lekunberri, Leitza eta Plazaola geltokien berritzea ere enkargatu zuen.

1994 urteko maiatzean PLAZAOLA Partzuergo Turistikoa sortu zen, izen bereko eremua osotasunean ardazteko asmoarekin. Gaur egun, zabaleran 500 km2 ditu, 34 udalerri eta 100 enpresari bazkide.

Urte horietan lursailen titularitateak proiektua atzerarazi zuen. Trenaren aurreko garaietan udalerriek izan zuten jabetza, baina 60 hamarkadan enkante bidez kide bakar baten eskuetara pasa ziren.

1995 urtean Nafar Gobernuak desjabetze espedientea ireki zuen; horri esker hasi ziren Lekunberriko geltokiaren moldatze lanak, Bisitarientzako Zentro gisa.

1998an inauguratu zen geltokia, honako hauek diruz lagundua: Nafar Gobernuko Turismo Departamentua, Lekunberriko Udala eta Turismoko Idazkaritza Nagusia.

Bien bitartean, Ingurumen Ministerioarekin ere harremanetan jarraitu genuen, Plazaola berreskuratzeko proiektua onartzeko. 1998 urtean Ministerio horrek lehen faserako lehiaketa deitu zuen, Lekunberri-uitzi bitartekoa, 144.000.000 pezetatan. Pekune S.A. enpresari esleitu zion, 99.000.000 pezetatan.


Kudeaketa eta mantenimendua

Ingurumen Ministerioak bideratu ditu espedienteak eta baita obra lanak ere. Plazaola Partzuergoak bere gain hartu du ondarearen erabilera publikoa bermatzeko ardura, Natur Bidearen kudeaketa eta mantenimenduari dagokienez.

Ministeritzak proiektua tramitatzeko behar ziren akordioak onartu ziren: lursailen erabilgarritasuna, erantzunkizun zibila eta mantenimenduarena.
Lursailen erabilgarritasuna Nafar Gobernuko Ondare Zerbitzuak onartu zuen, erantzunkizun zibila Mafrek bermatzen du (PPTaren aseguroa) eta mantenimenduarena, berriz, herri mugakideek. Horretarako ordenantzak ere idatzi dira eta bertako udalerriekin mantenimendurako komenioa sinatu da.


Etorkizunerako egitasmoak

Lehen bi faseak lotzeko oraindik zenbait urrats egiteko ditugu. Uitziko tunela, esaterako, 2,7 kilometrokoa, nahitaezkoa dugu Nafarroako 22 kilometroak osatzeko. Gipuzkoan, ordea, Andoain-muga bitarteko 22 kilometroak osorik berreskuratu dira. Horrela, luzera osoko 44 kilometroak izanen ditugu.

Gaur egun, Partzuergoa Iruñera aldeko zatia berreskuratzeko lanean ari da. Mugiro-Irurtzun zatirako proiektua eskuartean du eta horretarako Nafar Gobernuko Herrilan Departamentuarekin dihardu; izan ere, bide tarte horrek jasan baitzituen aldaketarik haundienak, errepidean eta A-15 autobidearekin.

 
  Fitxa teknikoa
  Plazaolaren historia
  Plazaolako geltokia
  Ibilbideak aukeran
  Ibiltzeko arauak
  Berreskuratzeko egitasmoa
  Mapa
  Jolasen Bagoia
  Uitziko tunela
  Bizikleta egokituak alokatzeko doako zerbitzua
 
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari