Aintzinako Plazaola trenak Iruñea eta Donostia lotzen zituen; Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatu du 85 kilometroko bidea berreskuratzea. Epe jakinetan 19 kilometro egokitu dira; horretarako, Ingurumen Ministerioak diruz lagundu du eta toki-entitateek zein Nafarroako Gobernuak parte hartu dute.
2000 urteko urria ezkeroztik Mugirotik hasi eta Uitziko tunelera bitarteko zorua egokitua dago. Zazpi kilometro horiek patxadaz egitekoak dira, natur bidearen beraren ingurumaria gozatzeko.
2003ko maiatzean beste 12 kilometro irekita gelditu ziren Leitzaldean; zati horretan 14 tunel ditugu, horietako 3 argiztatuak. Bidea osotasunean prest dago ibilirako eta paisaiak merezi du.
“Natur Bideak” 2000 urtean Lilleko Adierazpenean definitu zituen NBEE elkarteak (Natur Bideen Europar Elkartea). Honela adierazi zuen: “ komunikaziorako bide autonomoak dira, motorrik gabeko joan-etorrirako. Erabiltzaile orok segurtasunez eta konbibentzian erabiliko duela bermatuko dute. Horretarako, ingurumena zein bizi-kalitatea zaintzeak lehentasuna izanen du, eta gainera, zoruak zabalera, aldapa eta kalitate baldintzak beteko ditu. Hartara, garapen marko egokia izanen dute.”
Partzuergoa NBEE elkarteko kide da 2000 urtea ezkeroztik; hasierako bi urteetan Zuzendaritza batzordeko kide eta geroztik kide eraginkor.
Kokalekua Mugiro eta Andoain bitartean 40 kilometro egin ditzakegu, pagadi eta hariztien artean. Nafarroa eta Gipuzkoa, Iruña eta Donostia elkartzen zituen Plazaola tren zaharrak eta gaur egun natur bide gisa berreskuratzen ari da.
Gure Partzuergoak egokituak ditu dagoeneko: 7 km Mugiro, Lekunberri eta Uitziko tartean (Larraun), eta beste 12 km Leitzaldean.

Sarbidea Ibilbide egokia da pertsona guztientzat, 0-99 urtekoek egin dezakete oinez, silletan, gurpil-aulkian, txirrindulaz edo zaldiz. Muga bakarra motordunek dute; ez autorik, ez motorik. Ibilgailu horientzat dago bide lasterra, A-15 autobidea, trenbidearen parez pare.

Tarteune egokituak Lekunberri – Mugiro: 2 km. Egokitua. Lekunberri – Uitzi: 5 km. Egokitua. Uitziko tunela: 2’700km. Ez egokitua Uitziko tunela – Leitza: 5 km. Egokitua Leitza-Gipuzkoako muga: 7 km. Egokitua. Muga - Andoain: 20 km. Egokitua. Ez da natur bidea. Zoruak zabor-legarra dauka eta trafiko astunekoa da (egurra ateratzeko).
Tarteuneak egokitze bidean Tramo Mugiro- Irurtzun Uitziko tunela (Larraun) Telleriko tunela (Leitza)

Ingurumena plazaolan Nafarroako Mendialdean gaude, ipar-mendebalde hezean, kantauriarra ere deitzen zaio zonalde honi; izan ere, euria eta hezetasuna dira hemengo klimaren ezaugarriak.
Gure paisaian pagoa da nagusi, eta lagun ditu iratzea, gorostia eta elorria.
Hariztiak urriagoak dira eta tartekatuta dituzte gaztainondoak, lizarrondoak, hurritzak, astigarra, zumarra, urkia, ezkia, etab. Zenbait lekutan pinu-sailak leku hartu die hariztiei.
|