Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua

 
 
 
 



Herri kirola
Ireki dezagun hiztegia k letrari dagokion orrialdetik. Han Azkuek esaten digunez, kirola hitza bizkaiera zaharra da; eta "regocijo" hitza ematen du erderazko ordaintzat. Gaur egun ordea, kirola hitzak esanahi modernoa bereganatu dizu: "sport" edo "deporte" da batez ere.

Oro har bi herri-kirol bereiz daitezke. Batetik, gizakia bera aritu eta neurtzen denekoa; bestetik, aberea frogatzen denekoa (idi eta ahari-probak batipat). Pilota jokoak izan ezik bai batzuek, bai besteek jatorri bera dute: izan ere, kirol modernoek ez bezala euskal kirolek lehorreko edo itxasoko lanbideetan dute iturburua. Euskal kirolariak mendi, belardi, harrobi nahiz itsasoko lanari buruzko antzerki modukoa egiten du, lanbidean erabilitako tresna eta antze berdinak erabiliz.

Naiz Euskal Herri osoko geografia malkortsu eta moldakaitza erabakigarri gertatu da gure kirolen nortasun taxutzerakoan. Gure lurralde aldapatsu honek indar haundiko lana eskatu du, eta ondorioz ahalmen eta sasoi ikaragarrizko langileak sortarazi ditu, indar erakustaldirako beti prest.

Bestalde, gaur egun kiroletako batzuk profesionalizatu diren arte, apustua eta desafioa izan dira euskal kirolak indarrean eta sasoiko gorde dituzten faktoreak. Apustu edo dema laneko giroan sortzen ohi zen, eta langileak auzolanean ari zirela maiz asko. Plazan, euskal kirolarien helburua aurkarien lana gainditu eta ver aldeko apustularien itxaropenari erantzutea zen. Era berean, etxea, auzoa, herria eta eskualdea ere defendatuko zizkizun.

Orain arte esandakoak, ordea, gutxi balio du Euskalerriko kirolik zabalduena azaltzerakoan. Euskal pilota jokoa, izan ere, benetako jokoa duzu; ez du inongo lanbideren legerik egiten, eta gainerako herri-kirolek baino indar gutxiago eskatzen ohi du.

Dirudienez, euskal pilota antzina Europa guztian oso zabaldu zen "Jeu de Paume" izeneko pilota jokoaren aldaera bat da. Gurean jokatzen den erreboteak, tenisak bezala, oraindik orain badu beste pilota-joko zahar haren antzik: hartan bezalaxe jokuka kontatzen ditu tantoak (kintzea, treinta, kuarenta eta jokua).

Nolanahi ere, Euskalerriak modu ugari eta desberdinetan egokitu du pilota-jokoa, eta bere-berea egin ezezik zabaltzen ere jakin du.
Plazaolako Patzuergoan sartuta dauden herrialdeak erronka eta apustuen lurralde izan dira, kirolari askoren seaska, zale eta jarraitzaile sutsu ugarirekin.

Bertako kirol motak
Ondoren, 23 herri kirol mota biltzen ditugu, aberea frogatzen denekoa eta baita gizakia bera aritu eta neurtzen denekoa. Aipatu besterik ez ditugu eginen oso luzea izango bait zen banan bana denak azaltzea.

Herri kirol madalitate hauei buruzko informazio zabalagoa Lekunberriko Plazaola Tren Geltokian haurkitu daiteke, herri kirolei buruzko erakustaldi eta "Gure Herri, gure Kirola" izeneko DVD baten proiekzioaren bitartez

1. Laisterkariak
2. Pilota
3. Harrijasotzaileak
4. Aizkolariak
5. Trontzalariak
6. Ahari talka
7. Txakur probak
8. Idi-dema
9. Oilar-jokoa
10. Antzar jokoa
11. Palankariak
12. Harrizulatzaileak
13. Segalariak
14. Laiariak
15. Sokatira
16. Estropadak
17. Orga jokoa
18. Zakulariak
19. Lasto altxariak
20. Ingude jokoa
21. Txingalariak
22. Boloak
23. Toka


Kaikua
Kaikua pago edo urkizko ontzi bat da, pieza bakar batean egina, eta bereziki ahuntz eta ardien eraisketa erreteko diseinatuta. Era konikoan, ahoa oinarria baino irekiagoa dauka. Kirtena barrurantz izaten du esku bakarrarekin eutsi ahal izateko.

Kaikua euskal artzainek gazta eta mamia egiteko erabili ohi zuten.

Paleolitikotik, artzainek esnea eta ura ontzi hauen barruan harri goriak sartuz egosten zituzten. Mendiko artzainek gaur egun ere egiten dituzte ontzi hauek.

Garai hartako ezkontzak
Ezkontza bezalako hain gauza xumea abentura handia suertatzen zen duela bi mende. Garaiko tradizioak gaur egun sinesgaitzak izango liratekeen baldintzak eskatzen zituen ezkondu nahi zutenentzat. Esaterako, pobreek "Adiskidantza Epai Arbitrarioa" lortu behar zuten herriko eskribauaren eskutik, edota, ahaidetasunaren kasuan, "odolkidetasun - dispentsa" eskatzea exijitzen zieten, bertako zaharrengana jo beharraz haien aitorpena lortzeko.

Askok, ezkondu baino lehen, ezkondu aurreko idatzia sinatzen zuten eta bakoitzak ezkontzarako egin beharreko ekarpena aitortzen zuen. Emaztegaiaren ostilamendua eta ondasunak zuzenean senargaiaren izenean jartzen ziren eta haietako baten etxea uzten zenean ere lurrak eta horien mugak idatzian jaso behar ziren.

Okerragoa zen in fraganti harrapatzen zituztenentzat. Neskaren gurasoek ahaide batekin, bi zinpekorekin eta herriko almirantearekin joan behar izaten zuten bikotea zegoen lekura. "Bikotea agurtu ondoren", neska "larru gorritan" eta mutila "alkandoraz besterik ez", mutila epaitu egiten zuten eta ezkontzarako izapideei ekiten zieten.

 
  Euskara
  Bestak
  Tradizioak
  Pertsonaiak
  Kondairak
  Gastronomia
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari