Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua

 
 
 
 


Aita Damaso Intzakoa
Bizi izan zen ehun urtetan, erlijioso kaputxino hau euskararen ikastuna handia izan zen, hainbat urtetan galdua izan ondoren, Iru-ean apaiz-ministerioa egin zuenean (1910-1935) berreskuratu zuen. Hasiera batean sekular frantziskotar taldeentzako "Irugarrengo Prantziskotarra" aldizkaria sortu zuen, eta ondoren askoz ere ezagunagoa eta hedapen handiagokoa: Zeruko Argia.

Txilen 32 urte eman ondoren, Iru-era itzuli eta euskarari lotu zitzaion. Hain zuzen ere, zenbait lan, batzuk berak sortutakoak eta besteak itzulpenak, argitara eman zituen hizkuntza honetan.

Euskararen Adiskideak taldearen bazkide izan zen, baita, 1921az geroztik, Euskaltzaina ere.


Orixe, Euskal Herriko olerkaria
Jatorriz gipuzkoarra bazen ere (hurbil dagoen Orexakoa), Nikolas Ormaetxea, Orixe, Uitzin eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Bertatik abiatu zen Jesusen Konpainian sartzeko; erlijio-ordena hau 1923an utzi zuen. Bere bizitzaren garai honek eta jaso zituen heziketa gizatiarra eta jesuiten heziketa erlijiosoak guztiz markatu zuten bere jarduera pertsonala.

Euskaran aditua, biografiak, tratatu eta olerkiak idatzi zituen maisua, hainbat eta hainbat liburu euskaratu zituena. Euskarazko aldizkari garrantzitsuenetan ere esku hartu zuen, eta Euskaltzaindiko kide izan zen.

Bere lanik nagusienean, Euskaldunak izenekoan, 1936ko Espainiako gerra zibila aurretik idatzia baina 1950era arte argitara eman ez zen molde homerikoko olerki luzean, xehetasun eta maitasun guztiarekin, herriminez, bere haurtzaroko Uitziren bizitza eta ohiturak deskribatu zituen.



Iraizotzeko Polikarpo Aita
Jaiotze agirian Agustin Zarranz Bermejo izena agertzen bazaio ere, Iraizotzeko Polikarpo Aita bezala da ezaguna, hau zelarik erlijioan berak hartu zuen ezizena.

1897an jaio zen, Kaputxinoen ordenean 1912an sartu zen eta 1921ean apez egin zen. Bere ordenean ardura garrantzitsuak izan zituen, baina linguista gisara egin zituen lanengatik, Euskaltzaindiko kide izateagatik, Zeruko Argia aldizkarian idatzitako kolaborazioengatik eta euskaraz idatzitako olerkiengatik ezagutua da batez ere.

1980an hil zen eta 1997an Euskaltzaindiak eta bere herriak omenaldia eskaini zioten bere jaioterrian oroitzapenezko plaka bat jarriz.

Angel Urrutia Iturbe

Lekunberrin jaioa, 1933an. Iruñean hil zen 1994ko maiatzaren 11n. 1963an Morea edizioak sortu zituen eta hortxe argitaratu zituen bere lehen bi liburuak.
“Rio Arga” aldizkariaren sortzailea, editorea eta zuzendaria izan zen 1976-1983 urteetan.
“Medialuna” argitalpenen bazkide-sortzaile, editore eta zuzendari 1990 urteaz geroztik.

Olerkari eta antologoa izan zen; sormeneko 9 lan ditu eta 8 antologia.

 
  Euskara
  Bestak
  Tradizioak
  Pertsonaiak
  Kondairak
  Gastronomia
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari