Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua

 
 
 
 


Euskara bertako hizkuntza da; Araitz, Basaburua, Imotz, Larraun, Leitzaran eta Ultzaman ia orain urte gutxi-gutxi arte herritarren bizi-hizkuntza bakarra izan da.

Haran hauetan bizi –eta identitate- hizkuntza izan da euskara, belaunaldiz belaunaldi erabili dute haien gertaerak, bizimodua, kondairak, etab. jaso eta emateko.

Hizkuntzak gorde eta bildu du herrietako historia; eta hemengo aditu askok lan bikainak egin dituzte idatziaren mailara jasotzeko hizkuntza.

Euskal kultura, beraz, era askotan ezagutu dezakegu nekazari herriotan. Festa kolektibo eta etxekoiak gozatu ditzakegu; tradizionalak eta benetakoak dira, egitarau luze gabekoak. Herri kirolak, “ingurutxo” izeneko dantza eta herri-bizimoduaren hainbat eta hainbat usadio.

Kondaira sorta zabala entzuteko aukera izanen dugu, Aralarkoa mitoetan mitikoena, herensugeak, lamiak, sorginak, jentilak, etab.

Eta ezin ahaztu sukaldaritza bikainaren herrian gaudela; landa-eremuak ekarpen ugari egin dio gastronomiari, eta bisitariak platera gozoak dastatuko ditu…

 
  Euskara
  Bestak
  Tradizioak
  Pertsonaiak
  Kondairak
  Gastronomia
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari