Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua

 
 
 
 


Gure bailaren populazioaren berri ematen duten lehenengo aztarnak alde batera utzita, honen inguruko lehenengo berriak XI. mendeko dokumentuetan jasotzen dira, Iru–eko katedraletik datozenak. Hasiera-hasieratik hauen historia Nafarroako erresumarekin lotuta ageri da. Errege-jauntzako bailarak ziren eta hauetako batzuetan Iru–eko katedralak eta Jerusalemeko San Joaneko Ospitalarioen ordenak jabetzak zeuzkaten. Familia asko aitoren seme ziren. Bailara guztiek XII. mendearen bukaera aldera, Antso VI. Jakintsuaren erregetzapean, edo XIII. mendearen hasieran, Antso VII. Azkarraren erregetzapean jaso zuten Forua.

Teobaldo II.aren garaietan "Mendialdeetako merindadean" kokatuta geratu ziren administratiboki, Gaztelakoak ziren Gipuzkoako lurraldeekiko muga eginez. Nafar eta gipuzkoarren arteko etengabeko borroken eta muga inguru horretan hainbat eta hainbat bidelapur talde egotearen ondorioz, 1348az geroztik Mendialdeetako merindadea bi merioren agintaritzapera pasa zen eta hauetako bat muga inguru edo Larraun barruti osoaz arduratzen zen. Garai hartan, Nafarroako gazteluen nominan Irurtzunen inguruko Aitzitakoa eta Gorriti eta Leitzakoa ageri dira.

Karlistadetan inguru hauetan karlistak izan ziren nagusi eta bertan gerra gertakari garrantzitsuak izan ziren: Gorritin (1834), Larraintzarren (1835), Orokietan (1872), Irurtzunen (1873) eta Beramendi-Udaben (1873).

Arteari dagokionez, erromanikoa kopuru aldetik urria bada ere, San Migeleko santutegia eta bertako esmaltezko erretaula ezin zoragarriagoak dira.

Hainbat eliza protogotiko, 1200 ingurukoak, (Eraso, Azpirotz, Arruitz, eta abar), eta gotiko (Aldatz, Lekunberri, Itsaso, eta abar) daude. Bakanak dira eliza errenazentistak (Arraitz) eta ugariak barrokoan altxatu edo eraldatutakoak (Latasa, Baraibar, Uitzi, eta abar). Arte neoklasikoko hainbat elementu ere aurki daitezke, Aldatz, Madotz, Leitza eta Auzan, besteak beste.

Aurrekoaz gainera, arte zibilak jauregi-etxe gotiko ederrak ditu: Lekunberriko Alkatenea eta Beteluko Apeiztizaharra, baita errenazimentukoak eta, batez ere, barrokoak: Berueteko Udaletxea eta Aldatzeko Juanmarti–ena.
 
  Megalitismoa
  Herri-arkitektura
  Arkitektura erlijiosoa
  Aralarko San Migel
  Jakingarriak
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari