|
|

| Plazaolakoa paraje ederra dugu bisitatzeko, bidaiatzeko eta baita bizitzeko ere. Horrexegatik sortu zen Plazaolako Partzuergo Turistikoa. 1994 urtea ezkeroztik ondoko partaideak elkartzen gara: Udalak, Kontzekuak, Ostalaritza Elkarteak, Landaetxeak, Artisauak eta beste talde batzuk. Guztion ustea da gure turismoak oreka behar duela gure biztanle, enpresari eta bidaiarien interesetan. Partzuergoa gure bailaretan progresoari bidea egiteko sortua da; progreso horrek, ordea, arbasoek utzi zizkiguten balore kulturalak eta naturalak zainduak behar ditu. Partzuergoak lan eginen du zaintza horretan, bertako jendearen bizi kalitatea hobetzen eta baita bisitarientzat atsegingarria bilatzen. Horrekin batera, Partzuergoaren beste egitekoa sostengune-lana izanen da. Zer da sostengune-lana egitea? Landa-eremuaren sozioekonomia bultzatzea, baliabide kulturalak zein naturalak planifikatzea, eta azkenik, turismo horren protagonisten bilgune izatea datozen urteotan. |
| |
|
|