Zerrendara itzuli

Goikozuloa

Larraun bailara

Oinez | Bizikletaz
Lurra desnibelekin
Markaturiko ibilbidea
Neurrizkoa
Neurrizkoa
Bai

14,8 km.
3:20 h.

PR - NA 88

Lekunberri – Uitziko geltokia – Goikozuloko erreka – Etxarri - Lekunberri
Era askotako lurretan barna ibiliko gara: hasieran, Uitzira iritsi arte, Plazaola trenbide zaharrean zehar, belar soro artean, Lekunberri eta Aralarko ikuspegiak ditugula. Ondoren, Goikozuloko ibartxo lasaitik jarraituko dugu, bazkaleku, haritz, pago eta lizar artean. Ibilbidea okertu egiten da GR 9rekin (Probintzietako Errege Abelbidea) bat eginez, eta Etxarritik hasierako puntura iristen. Erliebea ibar guztikoa bezain berdea da, eta han-hemen kareharrizko ohiko azaleratzeak topatuko ditugu, paisaiari are kolore gehiago ematen diotenak. Ibilbide arin eta erraza da, goizeko txangoa egiteko aproposa. Mendiko bizikletaz ere egin daiteke, baina zailtasunak izanen dira 6,8 eta 9,5 kilometroen artean.

OHARRA: ibilbidearen 6,250km-an eta 1,5 kilometrotan zehar, baso-ustiapen bat egiten hari da Ingurugiro Departamentuaren baimenarekin. Egun euritsuetan bidea lokaztu egiten da bere erabilera oinezko zein txirrindularientzat zailduz. Partzuergotik ekintza honek PR 88-an eragin ditzakeen eragozpenaz hoartarazi nahi du ibilbidearen erabilea.

0,00 h.-0,000 Km. -1- LEKUNBERRI (570m).
Geltoki zaharretik Plazaolaren bidea jarraituko dugu Donosita alderantz. Lehenbiziko tunelaren ondotik, autobia azpitik pasatu eta berehala ezkerretara hartuko dugu. Bartoloren tunela (argiztatua dago) eta beste bat, motzagoa, zeharkatuko ditugu Uitziko geltoki zaharrera iritsi aurretik (Uitziko errepidearen ondoan).

1,10 h.-4,900 Km. -2- Uitziko geltokia.
Errepidez bidearen zati bat egin ondoren, isurialdeen banalerroa zulatzen duen tunel handia aurkituko dugu. Tunelaren sarrera ezkerretara utziko dugu. Eskuinetara dagoen burdinazko ataka batek Goikozuloko ibartxora eramanen gaitu. Pistatik jarraituko dugu, inguru ospel xarmangarrietan barna.

1,25 h.-6,520 Km. -3-A- Bidegurutzea eta lizardia.
Eskuinetara jarraituko dugu, GR 9ren (Probintzietako Errege Abelbidea) markei kasu eginez. Pagoen artetik Ireber mendia ikusiko dugu.

1,45 h.-7,840 Km. Uitzi eta Etxarri arteko muga.
Malda izanen dugu toki oso lau bateraino; bertan urak irensten dituen zulo edo sarbegi bat dago. Aurrerago ataka eta pisten gurutzadura aurkituko ditugu. (Ezkerretara, 800 metrora, Uitziko meatze zaharrak bisita ditzakegu). Ibilbideak pista utzi (kasu markei) eta, aurrera eginez, basoan sartuko da. Han behera egiten duen bidexka agertuko zaigu.

2,15 h.-9,550 Km. Etxarrira daraman pista.
200 metrora, Auxeneko bordak aurkituko ditugu. Pistatik jarraituko dugu.

2,45 h.-11,500 Km. -4- ETXARRI (610m).
Herria goiko aldetik zeharkatuko dugu, eta Etxarriko bordetara jarraituko. Pisten bidegurutzea. Lehenbiziko ezkerretara, eta hurrengo bidegurutzean eskuinetara jarraituko dugu, gora.

3,00 h.-13,100 Km. Etxarriko bordak.
Zementuzko pistan aurrera egin, Aralar aurrean dugula.

3,10 h.-13,700 Km.
Plazaolaren bidea, autobiako tunelaren parean.

3,25 h.-14,800 Km. (570 m)
LEKUNBERRI Geltoki zaharra.