Zerrendara itzuli

Leitzalarrea

Leitza


Leitzarako A-15 errepidea, Sarriopapel lantegia pasa eta gero, ezkerraldera dagoen lehenengo desbideratzea hartu.


Leitzalarrea (SL-NA 301).
Kornietako Parke Eolikoa (PR-NA 121).

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Leitzalarrea herri-basoa da eta komunalean dago. Herritik hasita 7 km pistan igo eta baso garbia gozatuko dugu. Leku bakartua da eta edertasuna eskaintzen digu bere landaredian. Txarteletan ikasi dezakegu mendiaren ustiapen txukuna zertan den: azienda, basogintzarena, mehatzena eta ustiapen hidroelektrikoa.

Leitzalarrean dugu Izaieta izeidia, legez Monumentu Natural izendatu eta babestua.

1832ko izeidia da. Garai hartan mintegia izana, herritarrek botatzen zuten zuhaitz bakoitzeko 10 landatu beharrak izaten zituzten bertan. Gaur egun, itxidura duela, Leitzaldean hazten diren 37 espezie biltzeko lorategi botanikoa da; gune horretan ale bakoitzak bere azalpen-txartela dauka.

Izaietara ailegatu baino lehenxeago dago Ixkibar atsedengunea; bertan ditu mahaiak, esertokiak, errelekuak eta ibilaldi seinalizatuak.