Zerrendara itzuli

Malloak

Betelu


Lekunberri-Donostia NA-130 errepidea.


Leku askotatik igo daiteke Malloetara: Araiztik, Albitik, Lizarrustitik…
Bibliografia aztertzea komeni da.

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Malloak dira Aralar mendilerroan Araitz eta Betelualderako fatxadakoak; gailurrak ditu Intzako Dorrea eta Irumugarrieta (1430 m.), gorenena. Gailur eta tontorrek mendilerroa osatzen dute eta Errazkin, Betelu eta Araitzko herriei gaina egiten die. Toki askotatik ikusteko modukoak dira Malloak; esaterako, Iparraldeko autobiatik, Gorritiko behatokitik hain zuzen. Baina are ikusgarriagoak dira Araxes ibaiaren bailara sakonetik. Azkarate, Atallu, Arribe, Betelu, Gaintza, Intza eta Uztegi; horietatik ikusgarri harrigarrizkoa dugu, 1000 m.tik gorako desnibela dutela eta pirineoetako zirkuak gogorarazten dizkigula.

Harkaitz gailurretatik beherantz larre-tokiak topatuko ditugu, tartean arboladia dutela. Larren ondoren (horiek baitira zinez “malloak”), harkaitz-labarrak, basoa eta iratzea, eta beherago belardiak, baserriak eta nekazal herriak inguru hartuta. Edonorentzat interesgarri eta edozein urte sasoitan egitekoa.

Esanahia:
Malloak: bertakoen hitzetan, izen hori hartzen du haitz artean sortzen den belarrak.
Aralarrek iparraldean kare-harkaitza du muga, Araitz haranaren gaineko aldea. Malkar nagusiak Jurasikoaren garaikoak dira (dolomiak, kareharria, margokareak);
mendebaldean (Balerdi aldean) eta beheko aldean, berriz, Behe Kretazeo garaiko kare-harri arrezifeak ugari azaltzen dira.