Zerrendara itzuli

Mendukilo lezezuloa

Valle de Larraun


NA-7500 errepidea, Lekunberri-Madotz.


Ordu eta erdiko bisita gidatuan, ikus-entzunezkoa eta kobara bisita sartzen dira. Taldeko 40 bisitari gehienez sartzen direnez, erreserba gomendagarria da 948 39 60 95 telefonora deituz. Sarrera tiketak, bisita hasi baino 15 minutu lehenagorarte eros daitezke.
Ordutegiak galdetu.

Sarreraren prezioa:

.Helduak: 8€

.Haurrak (4-10 urtekoak) eta 65 urtetik gorakoak: 6€

.11-17 artekoak: 7€

 

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Orain arte espeleologo eta abenturazale gutxi batzuen eskura zeuden Aralarko erraiak, 2005eko uztailatik aurrera edonoren esku jarri zituen Astitz-ko Mendukilo leizeak.

Astitzko Kontzejuaren herri lurretan kokatua dagoen leize hau, mendeetan zehar mendi ukuilu gisara erabilia izan da. Baina 2005eko udatik aurrera, erabilpen berri bat izan zuen, bisitariak jasotzeko moduan atondu baitzen. Lur azpiak dituen berezko zailtasunak edonori errazteko asmoz, zaldain flotakor, argiztapen berezi, multimedia eta bozgorailu sistemez hornitu da leizea. Honela, ibilbidea bere kasa bi pisu igo eta jaitsi ditzakeen edonorentzat egokituta dago. Bisita guztiak giden laguntzaz gauzatuko dira, gehienez 40 pertsonaz osatutako taldeetan. 60 minutuko iraupena izango duten bisita hauetan hiru gelaune ikusteko parada izango da:

Artzainzulo: sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da eta bere bolumen itzelari esker nahiko argiztatua egoten da. Gela honetan lehen formazio geologiko xumeak ikusiko ditugu. Gelaunearen amaierara iristean, Jentileioko tutuan sartu gara eta 28m jaitsi ostean kobaren erraietan izango gara. Hartz Zuloan gaude eta gela honek banatzaile gisara jokatzen du, bertatik gainontzeko gelaunetarako sarrera baitago.

Laminosin: gelaune honen ezaugarri nagusia, formazio geologikoen aniztasun eta kopuru itzela da: estalaktitak, estalagmitak, gourgs-ak…non nahi gertu-gertutik ikusiko ditugu.

Herensugearen Gotorlekua: bisitatuko den azken gelaune honen ezaugarri bereizgarria bere bolumen itzela da (60m-tako luzera eta zenbait puntutan 20m-tako altuerara iristen da). Bertatik berriro ere lur azalerantz abiatuko gara, kobazuloaren ahoan bisitari amaiera emanaz.

Bisitaren osagarri gisa eta irteerari ahalik eta etekin gehien ateratzearren, harrera etxe bat eraiki da leizearen kanpoaldean. Bertan, ikus-entzunezko gela, esposatze gunea, kafe eta gozoki makina, komunak eta denda xume bat ezarri dira. Ikus-entzunezko gelan 15 minutuko dokumental bat ikusteko parada izango da, Aralarko mendizerra oinarritzat harturik, lur azpirako eremuaren ezaugarriak plazaratuko dizkiguna. Esposatze gunea, lur azpia balitz bezala girotu da maketa-dekorazio baten bitartez. Bertan, koban ikus daitezkeen formazio geologiko ezberdinen aniztasuna ikusteko aukera izango dugu.

Mendukiloko leizea irrikitan dago bere altxorrak erakusteko.

Ikusi, ikasi, gozatu eta errespetatu.

Kalitate Turistiko Konpromezuarekin bereiztutako establezimendua

Informaziorako :
Telf. 948 39 60 95

 

www.mendukilo.com     mendukilo@mendukilo.com


Aldez aurretik bisita erreserbatzea gomendatzen da.

 

Urtarrila eta otsaila: bisitak taldeentzako eta aurre erreserbarekin (gutxieneko kopurua 20 lagun)

Telefono arreta: asteazkena-ostirala 11:00-13:00