HURRENGO EKITALDIAK
NATUR BIDEEN EGUNA
Datorren larunbatean, apirilak 30a, Natur Bideen Eguna ospatuko dugu. Aurtengoan ibilbide desberdinak antolatu ditugu:
-Leitzatik (20km joan-etorria).
-Lekunberri (15km joan)
-Kitarranbueltatik (4km) Haurrentzako pailazoekin.
Ekintza guztien informazioa nahi baduzu, egin klik hemen!

2010ean BURUTUTAKO EKITALDIAK
UDAZKENEAN ERE BISITA GIDATUAK
Uda bukatzen ari den arren, Plazaolatik bisita gidatu desberdinak proposatzen jarraitzen dizkizuegu.
Horien artean, mota guztietakoak eta gustu guztietarako aurkituko dituzu, izan ere, aurtengo eskaintza iazkoa baino zabalagoa da, programan sartu berri dugun Etxeberriko Lakturale-Esnearen Interpretazio Zentruko bisita da horren adibide. Gainera "Nafarroak dohainik hartzen zaitu" programak gurera etortzen direnak saritzen ditu, zenbait zerbitzu turistikotan deskontuak dituzten bonuekin; era horretan, Plazaolako Partzuergotik proposatzen ditugun bisita eta ekintza guztietan deskontua egingo da.
Bisita gidatu guztien eskaintza ikusteko egin klik hemen.

NAFARROAKO ARDOA, BIZITATZEN TTANTTAK. URRIAK 10. LEKUNBERRI
Herriko Plazan jarriko den Karpan, hitzaldi bat izanen dugu eta gero aukera zoragarria hurbiltzen den guztioi Nafarroako ardoak dastatu ahal izateko.
SAGARDO EGUNA. IRAILAK 26 LEKUNBERRI
Sagardo experimentalaren aurkezpena eginen da. Sagar mota ezberdinen erakusketa izanen dugu baita kirikoketa erakustaldia ere. Ekoizle desberdinen sagardoa dastatzeko aukera paregabea egun honetan.

Klikatu hemen programa ikusteko!
BERTAN BEHERA: PLAZAOLATIK BARNA MENDI TXIRRINDULAZ VIII. MARTXA ETA V. MARATOI ERDIA.
Aurten PLAZAOLATIK BARNAKO MENDI TXIRRINDULAZ VIII. MARTXA ETA V. MARATOI ERDIA bertan behera utzi behar izan genituen.
Informazio gehiago: www.plazaolakirolak.org

ARESOKO III. MENDI MARTXA, IRAILAK 5 ARESO
Pasa den Irailak 5ean Aresoko III. itzulia ospatu zen 500 partehartzaile baino gehiagorekin, iazko kopurua bikoiztuz.
Martxari buruzko informazio gehiago jakiteko Klikatu hemen

TALO EGUNA, IRAILAK 5 LEITZA
Irailak 5ean, Leitza, talo usaiez bete zen.
Gastronomia, kultura, usadioak eta herri kirolak izan ziren protagonistak Taloaren Egunaren bostgarren edizioan.
Egunari buruzko informazio gehiago jakiteko Klikatu hemen

ANTZINAKO AZOKAK LEKUNBERRIN
Pasa den Abuztuak 8an Lekunberri denboran atzera egin eta Erdi Arora itzuli zen urtero ospatzen den Antzinako Merkatuak ospakizuna zela eta.
Festa Lekunberriko Udalak eta Plazaolako Partzuergo Turistikoak antolatzen du Napar Bideak eta Nafarroako Artisau- Elikagaien Elkartearen laguntzaz.
Informazio gehiago: www.plazaola.org web orrialdeko "Azken berriak" atalean.
III. BIZIKLETA MARTXA BASABURUAN. MAIATZAK 23 Jauntsaras
Basaburuako udalak Plazaolako partzuergoarekin batera antolatutako "III. Mendi txirrindulako Martxa Basaburuan barna" pasa den maiatzak 23an ospatu zen.
Informazio gehiago: www.plazaolakirolak.org
NATUR BIDEEN EGUNA. MAIATZAK 2 LEITZA
Egitaraua
9.30 - Izenak eman.
10:00 - Leitzalarreko ibilbidea ausartentzat.
10.30 - Plazaolako ibilbidea.
11.00 - Sagardotegiraño ibilbidea haurrentzat.
12.00 - Estazioan luntxa.
12.30 - pailasoak eta musika.

|