Aurkezpena Natur bidea Argazki galeria Agenda Denda
  Non gaude
  Nora joan
  Zerbitzu turistikoak
  Natura eta paisajea
  Historia eta Artea
  Kultura
  Intereseko informazioa
  Sarbide mugatua

 
 
 
 


PLAZAOLAKO BILTEGIA USTIATZEKO LEHIAKETA

Ikus Baldintza Plegua eta enkanteko eskaintza iragarpena

PLAZAOLAKO BILTEGIA


Plazaolako Partzuergo Turistikoak eta Lekunberriko Udalak kaleratu duen proposamen turistiko berriaren barnean kokatuta dagoen baliabide nagusienetako bat da BILTEGIA. Egitasmo honetan Biltegia garrantzia handiko elementua da, garai bateko geltokietako biltegi eta Kantina berreskuratzeko asmoa bai dauka. Topagunea, itxaro-leku, etorrera eta irteera abiapuntua eta trenak garraiatzen zuen guztia gordetzeko erabiltzen zen biltegia litzateke berreskuratutako eraikina.
Egitasmo berri honekin Plazaolako erabiltzaileak eskatzen dituen zerbitzuetariko asko osatzen dira; freskagarri bat hartzeko tokia eta txirrindula alokairu zerbitzua eskaintzen duen gunea.


KANTINAREN BARRUKO ARGAZKIA


Aurtegno irailean Lekunberriko Plazaola Geltokian dagoen biltegiaren egokitze lanak burutzen hasi ziren. Honako hauek dira eskeiniko diren zerbitzuak:
▪ Harrera eta elkargunea. Geltokiak eskaintzen dituen proposamenekin elkarlotua dagoen gune zabala (120 m2). Bertatik jolasen bagoia, jolas-tokia etab… ikustarazi daiteke eta kafetegia txiki bat dauka natur bidearen erabiltzaileak atsedena hartzera, presarik gabe egotera eta eguraldi txarra dagoenean babestera gonbidatzen duen tokia. Honek guztiak geltokia leku arrisku-gabea, dibertigarria, erosoa eta lasaia bihurtzen lagunduko du.
▪ Familia guztiarentzat zerbitzu anitzak eskaintzen dituen aisialdi gunea. Komunen eraikinaren ondoan kokatutako eta biltegitik kudeatzen den Txirrindula alokairua, haurra guziei, minusbaliogabetasuna dutenak barne, zuzendutako haur-jolaslekua eta ekintza hauen inguruan sortuz joango diren beste ekintza batzuk izango dira.
▪ Turismo bulegoaren osagarria izango den Informazio gunea. Bertan Natur Bidea, Lekunberrik eskaintzen dituen zerbitzu eta Plazaolak hartzen duen zonaldearen informazioa esleituko da.
▪ Interpretazio gunea, trenak bere garaian izan zuen garrantzia islatu nahi da, garapenerako muina izandako elementua eta gure zonaldea ezagutzeko ikuspegi erakargarria eskaintzen duen tresnatzat.


DUTXA ZERBITZUA JARRI DA GELTOKIAN DAUDEN KOMUNEN ERAIKIN BEREAN

TXIRRINDULAK GORDETZEKO ERABILIKO DEN KOMUNEN ERAIKINAREN IKUSPEGIA

 
  Plazaolatik barna V. Mendi Bizikleta Martxa eta II. Maratoi Erdia
  Plazaola Biltegia
  Plazaolako ekitaldiak
 
 
 Hasiera  -  Harremanetarako
Página accesible para invidentes mediante el programa Jaws
Bai Euskarari